Aurtengo urteko bigarren hiruhilekoan, zenbait gertakarik kolpatu dute pandemiak dagoeneko ahuldu duen mundu-mailako ekonomia. Lehendabizi, mundu osoan aurreikusitakoa baino inflazio altuagoa. Ekonomia askotan, 2022ko lehen erdialdean, inflazioa altuena izan da 80ko hamarkadatik, batik bat Estatu Batuetan eta Europako ekonomia nagusietan, eta finantza-baldintzak gogortzea ekarri du. Bigarrenik, Txinan aurreikusitakoa baino desazelerazio handiagoa, COVID-19aren agerraldien eta konfinamenduen ondorioz eta haren higiezinen merkatuaren ahultasunaren ondorioz. Eta, hirugarrenik, Errusiak Ukraina indarrez hartu izana; hura hazkundea eragozten ari da, eta gero eta presio handiagoa eragiten ari da prezioen gainean, batik bat elikagaien eta energiaren kasuetan, eta hura eragina izaten ari da, era berean, enpresen eta kontsumitzaileen konfiantzan. Hori guztia dela eta, Ekonomia eta Ogasun Sailak EAEko ekonomiaren hazkundearen aurreikuspenak berrikusi ditu, eta 2022rako % 4,3ko hazkundea zenbatetsi du (aurretik, % 4,5ekoa) eta, 2023an, % 2,1ekoa (aurretik % 4,1ekoa) –EAEko ekonomiaren hazkunde potentzialaren zenbatespena % 1,8koa zen, pandemiaren aurretik–.
Enpleguari dagokionez, egungo egoerak aurreratzen du langabezia-tasa nabarmen murriztuko dela, eta aurten batezbestekoa % 8,8 izango dela eta, hurrengoan, % 8,3ra jaitsiko dela. Horrek esan nahi du 26.000 lanpostu sortuko direla eta, hurrengoan, 12.000 inguru.
EAE-KO EKONOMIAREN AURREIKUSPENAK (2022ko ekaina)
Urte arteko aldakuntza-tasak
2022 |
2022 |
2023 |
2023 |
|||||
III |
IV |
I |
II |
II |
IV |
|||
BPGd |
3,9 |
2,4 |
4,3 |
2,2 |
1,7 |
1,7 |
2,8 |
2,1 |
Amaierako kontsumo-gastua |
1,6 |
1,2 |
1,8 |
1,3 |
1,3 |
1,3 |
1,7 |
1,5 |
Etxeetako kontsumo-gastua |
2,5 |
2,0 |
2,7 |
1,3 |
1,1 |
1,2 |
1,7 |
1,4 |
Administrazio publikoen kontsumo-gastua |
-1,4 |
-1,5 |
-1,4 |
1,4 |
1,9 |
1,8 |
1,5 |
1,7 |
Kapital-eraketa gordina |
5,1 |
4,3 |
4,8 |
3,3 |
2,4 |
2,5 |
3,3 |
2,9 |
Barne-eskariaren ekarpena |
2,5 |
2,0 |
2,5 |
1,8 |
1,6 |
1,6 |
2,1 |
1,8 |
Kanpo-saldoaren ekarpena |
1,5 |
0,4 |
1,8 |
0,3 |
0,1 |
0,1 |
0,7 |
0,3 |
Lehen sektorea |
-6,3 |
-7,3 |
-4,6 |
-0,2 |
-11,3 |
-4,5 |
-2,0 |
-4,7 |
Industria eta energia |
5,2 |
2,9 |
5,2 |
1,4 |
0,3 |
-0,3 |
-0,5 |
0,2 |
Eraikuntza |
1,6 |
1,8 |
1,7 |
1,6 |
2,9 |
3,3 |
3,1 |
2,7 |
Zerbitzuak |
4,2 |
2,8 |
4,7 |
2,9 |
2,7 |
3,0 |
2,9 |
2,9 |
Balio erantsi gordina |
4,2 |
2,7 |
4,6 |
2,4 |
2,0 |
2,2 |
2,1 |
2,2 |
Produktuen gaineko zergak |
2,3 |
1,6 |
2,8 |
1,9 |
1,7 |
1,6 |
1,4 |
1,6 |
BPGd nominala |
9,5 |
5,9 |
8,6 |
5,6 |
5,1 |
4,5 |
5,3 |
5,1 |
BPGd-aren deflatorea |
5,3 |
3,5 |
4,2 |
3,4 |
3,5 |
2,9 |
2,5 |
3,0 |
Denbora osoko lanpostuak |
1,5 |
1,0 |
2,7 |
1,0 |
1,0 |
1,0 |
1,8 |
1,2 |
Landunak (BJA) |
1,2 |
1,4 |
2,0 |
0,7 |
0,9 |
0,8 |
1,1 |
0,9 |
Langabezia-tasa |
8,8 |
8,8 |
8,8 |
8,7 |
8,0 |
8,3 |
8,2 |
8,3 |
Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.
Gatazka belikoak ezegonkortasun handia ekarri du energiaren eta lehengaien merkatuetan, eta, hala, inflazio-tasak hamarkadetan ikusi ez diren mailetara igo dira. Agente ekonomikoen ziurgabetasuna eta banku zentral nagusien politika ekonomikoko erantzuna –interes-tasak etengabe ari dira igotzen– herrialde garatuen jarduera ekonomikoa hozten hasi dira.
Bigarren hiruhilekoan EAEko ekonomiaren sustapen handiak ez du ezkutuan uzten hazkunde-erritmoa moteltzen ari dela eta sektore nagusi guztietara zabaltzen ari dela.
Industriak balio oso esanguratsua izan zuen, urte arteko % 6,1ekoa, baina oraintsuko datuek erakusten dute udako hiletan haren jarduera gelditu egin dela; inguruneko herrialdeetan ere gauza bera gertatzen ari da. Kostuen gorakadak, interes-tasen igoerak eta ziurgabetasunak eragotzi egiten dute industriaren jarduera hobea izatea.
Zerbitzuek arindu egin zituzten hamarren batzuk % 5,6 arteko hazkuntza-erritmo handia; tasa hori 2021ean izandako batez besteko baliotik (% 5,8) oso hurbil dago. Hiru jarduera-taldeetatik, merkataritza, ostalaritza eta garraioena izan zen hedakorrena, Covid-19-a kontrolatzeko ezarri ziren mugikortasun-murrizketa guztiak kendu zirelako.
Eraikuntzak balio erantsia % 1,5 hobetu zuen bigarren hiruhilekoan; horrek nabarmendu egiten du aurreko aldietako desazelerazio-profila. Sektore horretan, era berean, agerikoa da nazioarteko merkatuetan lehengaiak garestitzeak nolako inpaktua dakarren; abian jar litezkeen obra batzuen errentagarritasuna jartzen du zalantzan. Hori horrela, etxebizitza berriak egiteko oniritziak murriztu egin dira azken hiletan, eta lizitazio ofiziala tasa negatiboetan jarri da, sei hiruhilekoz gehikuntza sendoak izan ondoren.
Eskariaren ikuspegitik, uneko ezaugarri nabarmenena da kanpo-eskaria BPGd-aren areagotzean egiten ari den ekarpen handia. Bigarren hiruhilekoan EAEko ekonomiaren hazkunde osoaren erdi inguru kanpo-saldoaren ekarpenaren ondorio izan zen, esportazioen hedapen handia izan zelako; inportazioak ez ziren hain nabarmen areagotu. Zehatzago esateko, esportazio errealak bigarren hiruhilekoan % 13,7 hazi ziren; tasa hori aurreko hiruhilekoetan izandakoaren oso antzekoa da. Bestalde, inportazioek % 8,5 egin zuten gora, kasu horretan, aurreko aldian baino ia bi puntu gutxiago. Barne-eskariak nabarmen arindu zuen hazkunde-erritmoa, % 3,2tik % 2,4ra.
Hala ere, haren bi osagai nagusiek aurreko hedapen-moduari eutsi zioten, eta administrazio publikoen kontsumoak ekarri zuen moderazio hori, lehen hiruhilekoan hazkuntza txikia izatetik (% 0,6) bigarrenean jaitsiera esanguratsua izatera (–% 3,1) igaro baitzen. Pandemiaren ondoren normaltasun-egoerara itzultzean, aurreko bi urteetan egin ziren aparteko gastu batzuk kendu dira. Kontrara, bai kontsumo pribatua (% 3,0) bai kapital-eraketa gordina (% 5,0) hazi egin ziren, lehen hiruhilekoko tasen antzeko mailetara.
Inflazioak jarraitzen du ekonomia garatuen alde ahula izaten; izan ere, agente ekonomikoek har ditzaketen erabakiak baldintzatzen ditu. EAEren kasuan, abuztuko KPIa, eagutzen dugun azkena, % 10,3ra arte igo zen, eta badirudi goranzko bidea eten egin dela. Hazkuntza horren zati handi bat elikagaietan eta energian kontzentratzen da; dagoeneko hasi dira merkatzen, baina denbora beharko da gainerako produktuetara ere heltzeko.
Inflazioa uneko gakoetako bat da, eta horregatik da garrantzitsua BPGd nominalaren bilakaera ere azaltzea, alegia, BPGd-a euro korronteetan. Egungo egoerak aurten BPGd nominalaren % 8,6ko igoera aurreikusten du, 2021ekoaren antzera, eta % 5,1eko tasa, datorren urterako, hazkuntza erreal txikiagoaren eta prezioen bilakaeraren kontrol nabarmenaren ondorioz.
Ekonomia eta Ogasun Sailak datozen hilotan aurreikusten den inflazioaren aldeko bilakaeraren baldintzapean jartzen ditu aurreikuspen berriak; izan ere, inflazioak egoera horretan kontuan hartutako portaera baino iraunkorragoa izango balu, horrek datorren urterako hazkuntza txikiagoa ekarriko luke.