Jardueraren helburua
Agerikoa da literatura eta letren munduak aberastu egiten duela haur eta gazteen garapena. «Paperezko hegoak» izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu.
Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten dugu. Liburu bana eramango du haur bakoitzak etxera, bere apalategirako.
Norentzat: LHko 3. mailatik 1. DBH mailara.
4 plaza gelditzen dira Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako taldean eta 6 plaza Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. eta DBHko 1. mailako taldean.
Noiz: Urriak 4, azaroak 8, abenduak 13, urtarrilak 10, otsailak 7, martxoak 7, apirilak 25 eta maiatzak 16
Ordutegia:
A taldea: 17:00
B taldea: 18:00
Dinamizatzailea: Peru Magdalena
Izen-ematea: Liburutegian, telefonoz (943708437) edo emailez ([email protected])