‘Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak’ tailerra

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du  ‘Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak’ tailerraPiper Txuriak, berdintasunaren aldeko gizon elkarteko kidea den Juan Manuel Feito Guerrerok prestatu eta emango du tailerra.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da:
gazteekin lan egiten duten profesionalei ikuspegi eta erreminta pedagogikoak ematea: genero ikuspegitik abiatuz, hezkuntza formal zein informalean, gizon nerabeekin lan egitea errazten dutenak, hain zuzen ere.

Helburu zehatzak:

  • Gure kultura eta gizartean bizi diren gizonen bizitza eraikitzen eta baldintzatzen duten genero bidezko sozializazio-mekanismoak identifikatzea.
  • Genero maskulinoaren estereotipo eta ezaugarri nagusiak identifikatzea, femeninoekiko oposizioan.
  • Baldintzapen guzti hauek gizonen bizitza emozional, mental eta fisikoan dituzten ondorioak ulertzea.
  • Eredu patriarkal hegemonikoaren aurrean maskulinitate alternatiboak aurkeztea.
  • Gizon nerabeekin lan egiten duten profesionalei erreminta pedagogiko zehatzak helaraztea.

Metodologia:

Zuzendutako eztabaidaren bidez eta talde, bikote zein topaketa taldeetan oinarritutako metodologiak erabiliz, ikasketa esanguratsu eta adierazgarri bat bultzatuko da. Horrez gain, irakaslearen aldetik azalpen eta erakusketa teorikoak ere egingo dira.

Lehenengo edizioa Bilbon

  • Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
  • Noiz: 2022ko azaroaren 2an, 9an eta 23an
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: Irakasleak gaztelera erabiliko du. Dena den, partaideek erabili ahal izango dute bai euskara, bai gaztelera.
  • Leku-kopurua: 16 lagun gehienez
  • Izena emateko epea: urriaren 13tik 21era

Bigarren edizioa Donostian

  • Non: Donostian, CRAJen egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
  • Noiz: 2021eko azaroaren 8an, 15ean eta 22an
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: Irakasleak gaztelera erabiliko du. Dena den, partaideek erabili ahal izango dute bai euskara, bai gaztelera.
  • Leku-kopurua: 20 lagun gehienez
  • Izena emateko epea: urriaren 13tik 21era 

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko urriaren 13an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: urriaren 13tik 21era
  • Ikasle kopurua: 16 lagun gehienez Bilbon eta 20 Donostian

 [email protected]

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan…). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.