Senitartekoei zuzendutako Eszena Arteen programak bere esentzia berreskuratuko du zazpi obra eskainiz euskaraz eta gaztelaniaz

Datorren urriaren 22an emango zaio hasiera programazioari, eta abenduaren 3an amaituko da Clara Campoamor eta Gurutzetako zentroetan egingo diren ikuskizunekin. Sarrerak, 3 euroan nagusientzat eta 2, berriz, haurrentzat, urriaren 17tik aurrera jarriko dira salgai barakaldokultura.web.app/ciclo/barakaldo_kultura estekan.

Itzuli da familiako txikienei zuzendutako antzerkia Gurutzeta eta Clara Campoamor zentroetara, Senitartekoentzako Eszena Arteen programaren bitartez. itzultzen da, Familia Publikoarentzako Arte Eszenikoen programaren bidez. Udalerrian finkatutako programazio horrek, pandemiaren bi urteak igaro ondoren,  beste ikuspegi batetik eskaintzen du antzerkia, eta eszena-tokiak eta ikusleak berreskuratzen ditu, urritik abendura arte gaztelaniazko eta euskarazko 7 ikuskizun eskaintzeko.

Kalitatezko familia-kultura bat proposatzeko betiko asmo beraz heldu da ekimena. «Haurrei arte eszenikoen mundu liluragarria ezagutzeko aukera eskaini nahi diegu, antzerkia hainbat formatutan ikusten eta sentitzen ikasiz, eta hunkiaraziz», azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria arloko zinegotzi Nerea Canterok.   «Aldi berean, antzerkia ikusteak ohitura kulturalak ernamuintzen ditu umeengan, eta euskara aisialdian ere  bizitzeko aukera paregabea da», azpimarratu du.

Denboraldi berriak eskaintzen duen programazioak diziplina desberdinetako ikuskizunak dauzka:  aktore-antzerkia, txotxongiloak eta objektuak, multimedia-antzerkia, dantza eta clown-antzerkia.  Horrela, bada, urri-abenduko hiruhilekoan bost ikuskizun izango dira, barakaldar haurrei -4 eta 11 urte bitartekoei- eta haien senideei zuzenduak, eta beste bi, berriz, 2 eta 4 urtekoei zuzenduak.

Programazioa urriaren 22an, larunbata, hasi eta abenduaren 3an, larunbata, amaituko da, eta larunbatetan taularatuko da, 18: 00etan (haur txikien emanaldiek bi saio izango dituzte: 17:00 eta 18:30). Larunbat txandakatuak, Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan.

Ikuskizun guztietarako sarrera salmenta online izango da. Sarrerak urriaren 17ko 09:00etatik aurrera erosi ahal izango dira https://barakaldokultura.web.app/ciclo/barakaldo_kultura webgunean.

PROGRAMA

  • Urriak 22  Txitxarra eta inurria XIP-XAP
    Clara Campoamor Zentro Zibikoa 18:00.
    Txotxongiloak eta aktoreak.  Gaztelaniaz
    50´. 4 urtetik gorakoak
  • Urria 29 Lua. VOILÁ PRODUKZIOAK
    Gurutzetako Zentro Zibikoa 18:00.
    Instalazio artistikoa duen antzerkia  Gaztelaniaz
    50´. 5 urtetik gorakoak
  • Azaroak 5 20.000 legoa itsaspeko zaborretan TXALO
    Clara Campoamor Zentro Zibikoa  18:00.
    Generoa: aktore antzerkia Euskaraz
    60´. 5 urtetik gorakoak
  • Azaroak 12 La luna en el jardín. TEATRO SILFO
    FETEN  Saria 2019, Umetxoentzako ikuskizun onena
    Gurutzetako Zentro Zibikoa Bi saio, 17:00 eta 18:30
    Haurtxoentzako antzerki sentsoriala Gaztelaniaz
    30´. 2tik 4 urtera bitarteko adingabeen senitartekoak
  • Azaroak 19 Italino Grand Hotel. LA TAL
    Clara Campoamor Zentro Zibikoa 18:00.
    Antzerkia eta clowna  Euskaraz
    50´. 5 urtetik gorakoak
  • Azaroak 26 Chinchulina y el ruiseñor de la China. LA CANICA
    Gurutzetako Zentro Zibikoa 18:00.
    Txotxongiloen, objektuen eta dantzen antzerkia  Gaztelaniaz
    45´. 4 urtetik gorakoak
  • Abenduak 3 Kubik. TEATRO PARAISO
    Clara Campoamor Zentro Zibikoa  Bi saio, 17:00 eta 18:30
    Umetxoentzako antzerkia  Euskaraz
    35´. Senitartekoak, 2tik 4 urtera bitarteko adingabeak