Datorren astelehenean, urriak 17, 19:00etan, Sala BBKan, Zinemakumeak gara! – Emakumeek zuzendutako zinema erakusketaren 27. edizioa inauguratuko da, Helena Taberna zuzendari, ekoizle eta gidoilariari Simone de Beauvoir saria emanez. Ekitaldi horretan Ana Bravo komiko eta bakarrizketariaren emanaldia eta Alli Haapasalo zuzendari finlandiarraren Girl Pictureluzemetraiaren estreinaldia izango dira.