2013ko urrian hasi zen zenbait jende denboraren truke esperientziak eskaintzen. Bederatzigarren urteurrenarekin batera, bihar inauguratuko da Barakaldoko Denboraren Bankuaren bulego berria, gaur Gizarte Kohesio arloko zinegotzi Nuria Fernándezek eta ekimen komunitario honetako Idazkaritza Teknikoko arduradun Susana Arrizabalagak iragarri dutenez.
Bederatzi urteko ibilbidearen oroitzapenezko egintzei Denboraren Bankuaren bazkideen bazkaria jarraituko zaio datorren azaroaren 5ean, eta V. Dirurik gabeko eguna, geroago, abenduaren 17an, Clara Campoamor Zentro Zibikoan.
«Immigrazioko Udal Zerbitzuak sustatu zuen Denboraren Bankua, eta gaur egun, Gizarte Kohesio arloan kokatua dago, migratuen gizarteratzea eremu komunitarioan lantzeko eta Barakaldon kulturarteko bizikidetza sustatzeko asmoz. Ordutik, askotarikoa izan da parte-hartzea, 18 urtetik 80 urtera bitarteko jendearekin», azaldu dute Rodríguez eta Arrizabalagak.
Gizarte harremanetako sistema bat da Denboraren Bankua, denbora duena truke-moneta, eta Barakaldoko edonork har dezake parte. Funtzionamendua oso erraza da: eguneroko beharrizan txikiak asetzeko laguntza jakin bat jasotzean, eta horren truke, beste herritar batzuei norberak dituen trebetasunak eta denbora eskaintzean datza.
Urte hauetan zehar, era guztietako talde-tailerrak eskaini dira: zaintza pertsonaleko jarduerak, hala nola erlaxazioa, yoga, meditazioa eta taitxia, mugikorra erabiltzeko tailerrak, argazkiak, lore lehorren koadroak edo puntua eta kakorratz-lana, ibilaldiak eta mendi-ibiliak ahaztu gabe, eta irakurketa- eta eztabaida-taldea hilero.
IA 100 BAZKIDE AKTIBO
Une honetan, Barakaldon 96 bazkide aktibo daude Denbora Bankuan. Adinaren, sexuaren, jatorriaren, ezagutzaren eta esperientziaren aniztasuna sustatzen du Bankuak. 2022an, 556 baino ordu gehiago trukatu dira, eta hor sartuta daude hala talde-tailerren bidez egindakoak, nola banaka egindakoak.
Denboraren Bankuaren bulegoa Clara Campoamor Zentro Zibikoan dago, kafetegi zaharrean, inguruko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoitzaren ondoan. Astelehenetan 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara egoten jendearentzat zabalik. Telefonoz 944789450 edo posta elektronikoz, helbide honetan: [email protected] jar daitezke interesatuak harekin harremanetan.