Lehiakortasunari buruzko Biltzarra datorren azaroaren 17an izango da

Lehiakortasunari buruzko Txostenak aukera ematen digu, urtero, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna aztertzeko eta erronkak identifikatzeko; joerak, aukerak eta mehatxuak antzemateko; eta eztabaidetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan eragiteko. Datorren azaroaren 17an, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Lehiakortasunari buruzko 2022ko Biltzarra egingo du eta SPRI Taldearen laguntzaz prestatu duen Txosten honen ondorio nagusiak aurkeztuko ditu.

Aurten, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren egiturazko baldintzak ditu aztergai txostenak, pandemiak, Ukrainako gerrak eta energiaren eta lehengaien merkatuetako shockek eragindako ziurgabetasun egoerari aurre egiteko funtsezkoak izango baitira. Era berean, gure ekonomiaren erresilientziari lagundu diezaioketen palankak ere landu ditu analisiak.

Pascale Le Blanc irakaslearen hitzaldia ere izango da, enpresentzat eta erakundeentzat garrantzi handia duen gai baten inguruan: berrikuntza teknologikoak giza kapitalean duen eragina. Le Blanc Eindhoven-eko Unibertsitate Teknologikoko irakaslea da eta nazioartean izen handiko aditua.

Industria teknologizazioko garai hauetan, talentuaren erronka ardatz hartuta antolatu dugu hitzaldiaren ondorengo mahai ingurua. Le Blancekin batera, Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta Sonia Garai Artecheko giza baliabideen arduraduna izango dira bertan.

Biltzarra Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko IIBZ Liburutegiko Atarian izango da, 16:00etan. Ekitaldian parte hartzeko, esteka honetan eman behar da izena

Egitaraua

16:00 • Ongi etorria: Iván Martén, Orkestrako Presidentea

16:05 • Ekitaldiaren inaugurazioa. Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua.

16:10 • Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostenaren aurkezpena

16:45 • A human-centered approach of technologization in organizations. Eindhoven-eko Unibertsitate Teknologikoko Pascale Le Blanc irakaslearen hitzaldia.

17:05 • Mahai ingurua “Talentuaren erronka: teknologia eta industria”. Parte hartzaileak:

  • Pascale Le Blanc, Eindhoven-eko Unibertsitate Teknologikoko irakaslea
  • Aitor Urzelai, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia
  • Sonia Garai, Artecheko giza baliabideen zuzendaria.
  • Juan Gamboa, Orkestrako ikertzailea (moderatzailea)

17:30 • Ekitaldiaren amaiera