Isauki Seafoodek ozeanoak zaintzen ditu bere %100 ‘plant-based’ elikagaiekin

Isauki Seafood-ek berrikuntzan erreferente izan nahi du Foodtech sektorean. Horretarako, euskal startup honek arraina eta plant-based (landare-iturrietatik datozen elikagaiak) itsaskiak ekoizten ditu; hauek nutrizio-balio handikoak dira eta mikro eta makro algez eginda daude.

ISAUKI gamnbas rebozadas

Elikagaien jasangarritasunaren aldeko apustu horrek bere aintzatespena izan du enpresak Summit Startup Awards 2022ko ftalks Food sarietan lortu zuen sariarekin. “Alternatiba osasungarri bat eskaintzen dugu, animaliarik sakrifikatu gabe eta ingurumena kaltetu gabe; Gure helburua mundu hobe bat eraikitzen laguntzea da, elikadura jasangarri baten bidez”, azlatzen dute bere arduradunek enpresako web orrialdean.

Bere sekretua nutrizio-balio handiko osagaien erabileran oinarritzen da. “Osagai horiek hainbat prozesuren bidez tratatzen dira, hala nola testurizazioa eta hartzidura, baita sukaldaritzako artea ere, eta produktu osasungarri eta funtzionalak bihurtuz”, describatzen dute.  Prozesu berritzaile honetan funtsezkoa da I+Gko taldearen parte hartzea, beste berrikuntza gastronomikoko zentro batzuekin elkarrekin lan egiten duena. “Ahalegin hori algen munduaren ikerketa liluragarri batean islatzen da, eta, ondoren, plater gozo eta nutrizional bihurtzen da, bere osasunaz eta planetakoaz arduratzen diren pertsonentzat pentstautak dagoena”.

ISAUKI burger

Startup foodtech honek sortutako elikagaiek eskaintzen dituzten alderdi erakargarri nagusien artean, hauek osagai naturalekin eginda daudela eta landare-jatorrikoak direla esan daiteke. “Gure gorputzak behar duen guztia eman nahi diogu zure platerari: proteinak, D bitamina, omega 3, kaltzioa eta beste elementu osasungarri batzuk”, azpimarratzen dute. Horren harira, enpresak dioenez, “hori duen zapore gustagarria kendu gabe. Gure produktuak pertsona aktibo eta osasuntsu jan nahi duten pertsonentzat pentsatuta daude”, adierazten dute.

ISAUKI

Bere produktu eskaintza zabala da eta bertan bere gamba empanatua nabarmendu daiteke. “%100 ‘plant-based’ Iberiko lehen ganba da. Ehundura eta zapore berdineko ganba bat sortzea lortu dugu, itsas ekosistema eta zure gorputza kaltetu gabe”, azpimarratzen dute Isaukitik. itsas elikagai berritzaile honekin batera Burger surfaalgamba krugentea edo iparraldeko algamba agertzan dira bere menuan.

ISAUKI

Ildo horretan, produktu gastronomiko hauek itsas eremuko ingurumen-iraunkortasunari ere irtenbideak ematen dizkiote; izan ere, alde batetik “elikagai alternatibo gisa, gehiegizko arrantza eta tamaina txikiko arrainak harrapatzeko beharra murrizten laguntzen dute”. Bestalde, elikagai hauen kontsumoak “Itsas hondoa suntsitzen laguntzen duten arraste-ontzien presentziak eragindako inpaktu negatiboa murriztea ere sustatuko luke”, bere ardudunen esanetan.

Itsas algak planetako baliabide jasangarrienetako bat dira: arrain osoaren % 60 bakarrik erabiltzen da giza kontsumorako, gainerako % 40a baztertu egiten da edo animaliak elikatzeko erabiltzen da”, diote Isaukitik.

+info: www.isauki.com

ISAUKI logo