Uplift parte hartzeko egitasmo europarretik dator ekimena, zeinetan Barakaldo den estatu osoan ordezkaritza duen hiri bakarra. Emantzipaziorako Eskolak aldizkako iraupena du, eta hiru hilero garatuko ditu jarduerak. Azaroaren 18tik 24ra, ‘Alokatu ala erosi, jakin beharreko guztia’ –ri buruzko mintzaldia eta brikolajearen oinarrizko tailerrak antolatu dira.
Barakaldok gazteak emantzipatzen laguntzeko asmoa du, eta horregatik sortu du gazteak emantzipatzeko lehenengo eskola. Ikasturte osoan gauzatuko da ekimena, eta emantzipatzekotan diren edo emantzipatu berri diren gazteentzako informazioa eta prestakuntza eskaintzen duten ekintzak garatuko dira. Azaroaren 18tik 24ra, ‘Alokatu ala erosi, jakin beharreko guztia’–ri buruzko mintzaldia eta brikolajearen oinarrizko tailerrak antolatu dira.
Uplift parte hartzeko proiektu europarraren eskutik sortu da ekimena. Barakaldo da, beste Europa eta Erresuma Batuko 16 hirirekin batera, proiektu horretan ordezkaritza duen Estatuko hiri bakarra. Politika publikoak batera sortzeko prozesu bat da Uplift, eta hor hartu dute parte Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deustu Fundazioa) eta Barakaldoko gazte talde batek etxebizitzaren merkatuaren egoera eta gazteek etxebizitza eskuratzeko baldintzak hobetzeko aukerak aztertzeko asmoz.
Baterako prozesuan parte hartu zuen gazte taldeak adierazi zuen ez dutela emantzipazio prozesuari buruzko informaziorik ez eta prestakuntzarik ere, eta zaila dutela, esate batera, etxebizitzaren merkatuaren dinamika edota etxea mantentzako oinarrizko kontzeptuak ulertzea, hala nola, hornikuntza kontratatzea, egin beharreko konponketa txikiak, baita laguntzak eta dirulaguntzak jasotzeari buruzko administrazioaren hizkuntza ere, besteak beste.
LEHENENGO HIRUHILEKO EKINTZAK
«Horrela, bada, gazteek informazio eta prestakuntza argia, bateratua eta eskuragarria lortu nahiari erantzuteko, gazteak informatu eta laguntzeko Barakaldoko Gazte Bulegoak gazteak emantzipatzeko bidean aktiboki laguntzeko erronka bere gain hartu, eta Emantzipatzeko Eskola sortzera konprometitu zen. Proiektua urtero gauzatuko da, eta hiru hilero eskainiko die gazteei prestakuntza praktikoa eta teorikoa emantzipazioarekin zerikusia daukan gai-multzo bati buruz», adierazi du Gazteria arloko zinegotzi Jonathan Martinek.
Ikasturtearen lehenengo hiruhileko honetan, informazio-mintzaldi bat eta bi tailer praktiko egingo dira.
- Informatzeko mintzaldia: ‘Alokatu edo erosi, jakin beharreko guztia’, azaroaren 23an, 17:00etatik 18:30era, Gazte Bulegoan.
Honako edukiok landuko dira: Alokairua: kontratua, fidantzak, iraupena, obrak, eskubide-betebeharra, hornikuntzak. Erosketa: eman beharreko pausuak. Etxebizitza batera bisita: kontuan hartu beharrekoak. Gaian eskuduntza duten erakunde publikoak. Etxebizitza librea – BOE. Laguntza jasotzeko aukerak. - Tailerrak: ‘Brikolajearen oinarrizkoak’, azaroaren 18tik 24ra, 17:30etik 19:30era, Gazte Bulegoan.
Tailerrotan, erremintak zer diren eta zertarako diren ikasten hasiko gara. Eta zulagailua erabiliko dugu (koadroak zintzilikatu, pitzadurak ondu, zuloak estali).
18tik 35 urtera bitarteko gazteentzat dira doako jarduerok. Izen-ematea, azaroaren 4tik 16ra, Gazte Bulegoko ohiko bideak baliatuz: [email protected] helbidera, edo 688 639 935 telefono zenbakia.
«Prestakuntza horren osagarri, ibilbide pertsonalizatua egitea izango dute Gazte Bulegoan hezitzaile aditu batek lagunduta emantzipatzeko asmotan diren gazteak, gazteak emantzipatzen laguntzeko Zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu horri esker, gazteek hezkuntza-laguntza eta -laguntza pertsonalizatua jasoko dute beren helburuak zehazteko, beren indarguneak aurkitzeko eta helburu pertsonalak lortzera eramango dituzten ekintzetan aurrera egiteko», esanez amaitu du zinegotziak.