Ostiral honetan, azaroaren 4an, tokiko produktuen azoka egingo da Donostiko Boulevardean

Ostiral honetan, azaroak 4, Donostiako Boulevardean “Local Azoka” edo tokiko merkaturaren beste edizio bat ospatuko da, Donostiako Udala Sustapenaren bitartez, Gipuzkoako Ostalaritza elkartea, San Martin merkatua eta Gipuzkoako Merkatarien elkartearekin lankidetzan antolatorikoa. Ekimen honen helburua da tokiko merkataritza eta ostalaritza indartzea.

09:00etatik 18:30era, Donostiako 13 establezimenduk beren tokiko produktuak eskainiko dituzte Donostiako Boulevardean jarriko den karpan. Horrela, bertaratzen direnek, besteak beste, esnekiak, baratzeko produktuak, barazki ekologikoak, ahate-jakiak, gozokiak, kontserbak, artisau garagardoa, sagardoa edo txakolina erosi ahal izango dituzte.

Marisol Garmendia, Sustapen Ekonomiko eta Enplegu zinegotziaren arabera, “ekimen hau urte osoan zehar egiten ari garen beste ekimen batzuei gehitzen zaie, hala nol,a Altzako Tokiko Produktuen Merkatuei edo Gabonetako Azokari, Gabonetan inauguratuko dena. Kasu guztietan, gure merkataritzaren aldeko apustua sendoa da, gure ostalaritza eta ekoizleak ikusarazteko, kalitate handiko produktuei balioa emateko eta merkaturatze aktiborako aukera eskaintzeko”.

Actividades

Egunean zehar, txakolina eta sagardoa dastatzeko aukera izango da, Dani Cormanen eskutik, 13:00etan eta 14:00etan. Aldi berean, 11:30ean eta 17:00etan, showcooking-eko bi saio izango dira Donostiako Sukaldean jatetxeko Dario Paradaren eskutik.

1.300 kupoi emango dira, 4 euroko deskontuarekin, ‘Local Azoka’ko salmenta-postuetan erabiltzeko, 8 euroko edo gorako erosketetan. Karpa berean, showcooking saioetan, 4 euroko 200 kupoi banatuko dira bertaratutakoen artean, egun horretan bertan San Martin kaleko 45. zenbakian dagoen Sukaldean establezimenduan trukatzeko. Kasu honetan ere, gutxieneko kontsumoa 8 eurokoa izango da.

‘Local Azoka’ren batera, San Martin Merkatuan, bertako produktuari lotutako hainbat jarduera ere egingo dira, eta goizean zehar, adibidez, merkatua eta instalazioak ezagutuko dituzten ikasleen bisita ere izango da.