Gaur egun, lan-, hezkuntza- eta ekonomia-inguruneak digitalizatzeko beharra gero eta handiagoa da, eta erronka nagusi bihurtu da enpresentzat, erakundeentzat eta, oro har, gizarte osoarentzat. Orain funtsezkoa da talentu digitala kudeatzen jakitea. Eta puntu horretan, Axiak, RDT enpresa-taldekoa, asko du esateko. Izan ere, enpresa bizkaitarrak talentu digitalaren kudeaketan oinarritutako esperientzia-soluzioak eta konponbide berritzaileak eskaintzen ditu, “eraldaketa digitaleko prozesu baten aurrean, baliozko negozio-estrategiari irtenbiderik onena emateko”, Igor Arrizabalaga Muniategui Axiako CEOak ziurtatu duenez.
Enpresa 2015ean sortu zen, eta ikaskuntza-eredu adimendunak (Intelligent Learning Services) diseinatzen ditu. Bere zerbitzuen bidez, batetik, “talentua erakundeetara erakarri” nahi du, eta, bestetik, “erakundeetan dagoen ezagutza eta talentua ezagutu eta demokratizatu nahi du, tresna eta teknologia digitalak erabiliz”, Arrizabalagak aitortzen duenez.
Euskal enpresak bi negozio-unitate ditu, Maiaxia eta Axiateam markekin. Lehenengoa, batez ere, “ikaskuntzaren birtualizazioan zentratzen da, bai plataforman, bai edukietan”, CEOak adierazi duenez. Eta, bigarrenak, “erakundeei talentu digitala eta haren garapen profesionala erakartzeko eta atxikitzeko prozesuetan laguntzea du helburu, Agile eraldakuntzan oinarritutako mentoring eta prestakuntza programen bidez”, adieraz du.
Teknologia konbinatorioen bidezko ikaskuntza
Bere ikaskuntza-eredu adimendunekin, lanpostuko ikaskuntzan oinarritutako prestakuntza-ereduak diseinatu eta garatzen ditu. “Teknikariek industria-prozesuak ikas ditzaten ahalbidetzen dugu, teknologia konbinatorioen bidez, hala nola, twins digitalaren, errealitate birtualaren eta areagotuaren bidez”, zehazten du Igor Arrizabalagak.
Bilboko enpresak lantzen duen tekniketako bat gamifikazioa da, “ikaskuntza-prozesu guztietan funtsezkoa delako. Txikitatik dakigu joko- eta lehiaketa-tekniken bidez ezarritako helburuak askoz ere azkarrago eta erakargarriago lor daitezkeela, eta, horrela, parte-hartzaileen ‘engagement’ -a lor daitekeela”, konpainiaren ordezkariak adierazi duenez.
Enpresa, ikaskuntzaren birtualizazioaren esparruan, batez ere industria-sektorean aritzen da, baina presentzia handia du osasunaren eta finantza/aseguruen sektorean ere. Hala, adibidez, pandemia-garaian, “osasun-arloko profesionalen ikaskuntza birtualaren eredu osoa garatu dugu, bai maila nazionalean, bai autonomia-erkidegoetan, Carlos III.a Osasun Institutuaren eta Osasun Ministerioaren bidez”, Arrizabalaga Muniateguik nabarmendu duenez.
20 langilek osatzen dute bere lan taldea, eta Microsoft, Daimler Benz, Metro Bilbao, CAF, Irizar, Osakidetza, 12 de Octubre Ospitalea, Grupo Catalana Occidente edo Caser Seguros bezalako bezeroei ematen die zerbitzua, besteak beste.
Enpresak 1,3 milioi euroko fakturazioa izan zuen 2021ean, eta 2022rako “% 20ko hazkundea espero du”. Etorkizunari begira, Bizkaiko enpresak bere ikaskuntza-soluzioak eboluzionatzea eta sakontzea du helburu, “ikasleen portaeran analitika aurreratuko sistemen bidez, baita Metaversoa Ikaskuntza Komunitateen soluzioen barruan aplikatzea ”, CEOak aurreratu duenez.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.