DBEBren iragarki-oholean eta web orri honetan argitaratu dugu ondoko lanpostua zerbitzu eginkizunen sistema bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2020ko azaroaaren 2ko Ebazpena:
- Goi-kargudunaren idazkaria
Ebazpenean daude adierazita epeak, baldintzak eta parte hartzeko betekizunak. Esan behar da lanpostu horietara ondoko administrazio publikoetako funtzionarioak aurkeztu ahal izango direla, baldin eta deialdian adierazitako kidegoetakoak badira:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalak
- Foru aldundiak
- Eusko Legebiltzarra
- Batzar nagusiak
- Otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen gainontzeko erakundeak.
Lanpostu horri buruzko informazio gehiago (PDF, 219 KB)
Ebazpena (PDF, 396 KB)
Deialdiaren oinarriak (PDF, 450 KB)
Deialdian parte hartzeko eskabidea (I.3 eranskina) (PDF, 94 KB)