Ekintzailetza teknologikoa lehiakortasun-bektore bezala

Oinarri teknologikoko ekintzailetza berritzailea etorkizuna da, eta, orain bezalako zailtasun-garaian, aukera handiak ere agertzen dira, ekosistema ekintzaile sofistikatu batek, Euskadikoa kasu, aprobetxatzeko gai izan behar dena. Deusto Business Alumnik, BBVArekin lankidetzan, Topaketa interesgarri hau ospatuko du, honako izenburuarekin: Ekintzailetza teknologikoa lehiakortasun-bektore bezala.

Saio honetan arrakasta izan duten kasu batzuk zehatz-mehatz ezagutuko dira, baita ekintzaileentzako eskuragarri dauden laguntza-tresna eta zerbitzu publiko eta pribatuak ere.

Eztabaida-mahaian parte hartuko dute:

  • Santiago Muguruza, Head of Venture Capital Investments BBVA.
  • Sandra Montes, COO & Founder in ScrapAd.
  • Borja Cembrero, CEO & Co-founder in Naiz Fit.
  • Moderatzailea: Leyre Madariaga, BIC Gipuzkoako presidentea.

Gainera, Agustín Garmendia, Deusto Business Alumniko Presidentea, eta Carlos Gorria, BBVAko Ipar zuzendaria, bertan izango dira.

Deusto Business Alumni hazten da esperientziak partekatuz

Deusto Business Schooleko ikasle ohien komunitatea da, 7.000 pertsona biltzen dituena, 21 urtetik 90 urtera arte:batez ere Euskal Herrian eta Madrilen bizi eta lan egiten dugu, eta 2.500 enpresa baino gehiagotan gaude, modu guztietako lanpostu eta arlo betez.

Deusto Business Schooleko Irabazi asmorik gabeko elkarte independente honek 2022an bere mendeurrena ospatuko du: partaideen arteko lankidetza-espiritua sustatzeko asmoz sortu zen, eta, gaur egun, bere balio nagusia izaten jarraitzen du.

INSKRIBATU HEMEN