Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila. Hiri-berroneratze integralak Berreskuratze eta Erresilientzia mekanismoaren bidez jasotako funts europarrak izango ditu aurrekontuan, eta eremu horretarako beste programa batzuetako inbertsioei gehituko zaizkie.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak Sailaren aurrekontuaren xehetasunak aurkeztu ditu ostegun honetan Legebiltzarrean. Aurrekontua 2023an 754,4 milioi eurokoa izango da, hau da, aurreko urtean baino % 33,7 handiagoa. Zenbateko horiek Sailak legegintzaldi honetan izango dituen hiru ardatz estrategikoetan sakontzeko izango dira: lurraldearen berrikuntza, berroneratzea eta egokitzapen jasangarria; etxebizitzaren beharra duten pertsonei erantzun integrala bermatzea; eta herritar guztientzat mugikortasun jasangarria, segurua eta irisgarria bultzatzea. Sail hau Eusko Jaurlaritzan inbertsio gehien dituzten bigarrena izango da, eta bere eskumen-esparruetatik sakonduko du gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna bultzatzeko, gizarte- eta lurralde-desberdintasunak murriztearen alde eginez, lurralde-plangintzaren, etxebizitzaren eta mugikortasunaren bidez.

Termino absolututan, Garraio arloak izango du pisurik handiena, 467,2 milioi euroEtxebizitzak, berriz, 322,31 milioi euro izango ditu, Alokabide eta Visesa sozietate publikoen zenbatekoak barne hartuta; halaber, Lurralde Plangintzaren arloak 42,2 milioi eurora arte handituko ditu bere kontuak.

LURRALDE PLANGINTZA

Lurralde Plangintzaren arloak 42,2 milioi eurora arte handituko du bere aurrekontua; horietatik 37,7 Bultzatu 2050 Hiri Agenda abian jartzen sakontzera bideratuko dira, eta, bereziki, herritarrengan eragin handiena duen haren proiektuetako bat, auzoen hiri-berroneratze integrala. Haren zuzkidura jarduteko ardatz hauetan egituratzen da:

  1. Bultzatu 2050 – Euskadiko Hiri Agendak aurrera egingo du Bultzatu 2050 Foroan identifikatutako proiektuen jarraipenean.
  2. Hiri-berroneratze integralak —Hiri Agendaren proiektu nagusietako bat— 34 milioi euro izango ditu, 2022an baino 23 milioi gehiago, Berpiztu programari eta 2022-24 aldirako Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Planari esker, baita Berreskuratzeko eta Erresilientziako mekanismoaren (MRR) bidez jasotako Europako funtsei esker ere. Martxan dauden 11 auzoei beste 14 gehituko zaizkie, 12 udalerritan kokatuak: Arrasate, Bermeo, Bilbo, Donostia, Eibar, Elgoibar, Irun, Leaburu, Errenteria, Sestao, Soraluze eta Vitoria-Gasteiz.
  3. Lurralde-plangintzak 2019an onartutako Lurraldearen Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) garapenari eusten dio, Lurralde Plan Partzialak eta Lurraldearen Plan Sektorialak berrikusita. Ekitaldi berrian, Itsasertzeko LPSaren eta Araba Erdialdeko eta Guardia – Arabako Errioxako LPPen hasierako onarpena aurreikusten da, baita Turismoko LPSaren eta Debagoieneko eta Debabarreneko LPPen aurrerakina ere; azken horiek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Gainera, Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin batera Energia Berriztagarrien LPSan lan egiten da.
  4. Lurralde-plangintzan eta hirigintzan txertatutako genero-ikuspegiak lehentasuna izaten jarraituko du udalei plangintza berrikusteko laguntzak emanez, 200.000 euroko aurrekontuarekin.

Era berean, hirigintzako estandarrei buruzko dekretua onartzea aurreikusita dago.

ETXEBIZITZA

Etxebizitzaren arloak 238,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2023an. Datorren urtean ere, politikek alokairuaren eskaintzan, etxebizitzarako eskubide subjektiboa gauzatzean eta prestazioen kudeaketan etapa berri baten garapen eraginkorrean sakonduko dute, Eskubide Subjektiboari buruzko dekretua onartuz. Horrek Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren (EPO) kudeaketa Lanbidetik Etxebizitzara aldatzea ekarriko du. Helburu horiei Next Generation EU funtsen kudeaketa gehitu behar zaie, eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako. Aurrekontu bateratua, Visesa eta Alokabide sozietate publikoen aurrekontuak barne, 322,3 milioikoa izango da.

Zenbateko horretatik, % 71 alokairu-politiketan egindako gastua da, eta % 29 parke eraikia birgaitzeko erabiliko da. Ehuneko horrek gora egin du, Europako funtsek eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako duten eraginagatik. Horrek esan nahi du, termino garbietan, birgaitzea kenduta, etxebizitza-programaren zuzeneko gastuaren % 100 alokairu-politikei esleitzen zaiela. Alokairuari laguntza publikoa emateko egituraren bidez, esleipenen bidez –guztira, 29.300 etxebizitza izango ditu parke publikoak 2023an- zein laguntzen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan alokairuan bizi diren familien erdiak baino gehiagok helburu horretarako laguntza publiko zuzenen bat jasotzea eragingo du.

Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023k planaren indarraldiko azken urte honetako jarduketak etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzera bideratzen ditu. Haren ardatzak:

  1. Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa (EES) bermatzeko tresnetan sakontzea eta Etxebizitzaren Euskal Legea garatzea. 2023an, lege hau garatzeko urrats garrantzitsuenetako bat ematea espero da, Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboari buruzko dekretua onartuta. Aurreikuspenen arabera, 000 etxebizitzek EES aitortuta izango dute urtea amaitzean. Hori Alokabidek kudeatutako alokairuko etxebizitzak —parke publikokoak edo Bizigune programak bildutakoak— esleituz eta etxebizitzako prestazio ekonomikoa (EPE) ordainduz gauzatzen da. Etxebizitzako prestazio ekonomikoetarako partida 3,8 milioi euro da (kopuru hori handitu daiteke). EPE eta DSBEari lotutako etxebizitzako prestazio osagarria (EPO) batuta, Eusko Jaurlaritzak 28.000 bizikidetza-unitateri emango dizkie laguntzak. Laguntzek gora egingo dute bigarren urtez jarraian: hilean 275 euro izatetik 300 euro izatera igaroko dira.

Sailak gazteen emantzipazioa bultzatzeko ahaleginari eutsi dio, etxebizitza pribatuen parkean haien alokairua ordaintzen lagunduz. Horretarako, Gaztelagun laguntza (EPEa eta EPOa bezala) hilean 275 eurotik 300 eurora igoko da. Programa egiturazkoa da jada, eta hobekuntzak izan ditu 2022an. Aurreikuspenen arabera, 4.500 gazteri emango zaie laguntza, 16,3 milioiko aurrekontuko partidarekin —azken ekitaldikoaren bikoitza baino gehiago—.                           

  1. Alokairu eskuragarriaren eskaintza publikoa handitzea. Sailak babes publikoko 650 etxebizitza eta alokairuko zuzkidura-bizitoki egiten hastea aurreikusten du, eta horiei eraikitzen ari diren 2.205 etxebizitzak (horretarako 79,8 milioi euro bideratuko dira) gehituko zaizkie. 750 Sailak berak edo Visesak sustatuko ditu, 100 toki-erakundeek eta 800 alokairu eskuragarria sustatzeko ekimen pribatuak eta sozialak. Azken bultzada horrek 21 milioi euro jasoko ditu laguntzetan. Errentamendu-parkea handitu egingo da, halaber, gaur egun hutsik dauden etxeak mobilizatuz, Bizigune —2023aren amaieran 8.000 etxebizitza izatea aurreikusten da— edo ASAP bezalako programekin. Bizigunek 35,8 milioi euro izango ditu Alokabideren bitartez, eta partida horretatik ordainduko da jabeek inor bizi ez den etxebizitzak uzteagatik jasotzen duten kanona. Kanon horren gehieneko zenbatekoa ere hilean 650 eurotik 675 eurora igoko da, bigarren urtez jarraian gora eginez.

Parke publikoaren eraikuntzan sakontzen jarraitzeko, lurzoru berriak erosiko dira alokairuko 1.200 etxebizitza babestu eraikitzeko —30,7 milioi euroko aurrekontu-sailarekin—, ordainketa- eta konpromiso-kredituetan 6 milioi erabiliko dira eraikinak eta etxebizitzak erosteko, eta Sailaren gizarteratze-sarea indartuko da erakunde publikoetarako eta hirugarren sektorerako —200 etxebizitza lagako dira—; 75 etxebizitza etxegabetasunaren aurka borrokatzeko, 60 etxegabetzeei aurre egiteko eta 35 genero-indarkeriako kasuetarako erabiliko dira. Era berean, ekimen pribatuak Babes Ofizialeko 1.250 etxebizitza salgai jarriko dituela aurreikusten du arloak.

  1. Eraikitako parkearen birgaitzea bultzatzea, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta bizigarritasuna hobetzeko. Sailak bere aurrekontuko 35,7 milioi euro mobilizatuko ditu 5.070 eraikin birgaitzeko, 5.900 etxebizitzatan irisgarritasuna hobetzeko, besteak beste 820 igogailu jarriz, eta 3.200 eraikin eta 19.200 etxebizitza modu eraginkorrean birgaitzea bultzatzeko. Bultzada horri Europako funtsak gehituko zaizkio. Funts horien bidez, 2023an 8.000 etxebizitzatan energia-birgaitzea eta irisgarritasuna hobetzea aurreikusten da. Helburua da eraikitako parke osoaren eraikinen birgaitze-ratioa % 2,5era

GARRAIOAK

Garraio arloak 467,2 milioi euroko aurrekontua izango du guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona guztientzako garraio publiko jasangarria, kalitatezkoa, eskuragarria eta irisgarria sustatzeko.  

Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak 115 milioi euro erabiliko ditu, eta horietatik gehienak, 105 milioi, Euskotrenentzat izango dira. Sozietate publiko horrek gehikuntza handia izango du bere inbertsioetan, 24,4 milioitik 33,8ra pasatuz —Next Generation EU Funtsen ondorioz—, Donostialdeko metroaren zerbitzurako unitateak kontratatzeko programa amaitzeko, baita Bilboko metroaren 5. lineako bost unitate berrietarako ere —bigarren zerbitzu horretarako, egungo unitateak ere birmotorizatu egingo dira, linean jardun ahal izan dezaten—. Inbertsioak osatzeko, euskal tranbia-sistemaren salmentako eta baliozkotzeko sistemak modernizatu dira.  Euskotrenek hornigaietarako partida handitu du, energiaren eta erregaien kostuek gora egin dutelako, 27,2 milioi eurora iritsita.

Mugikortasun Jasangarriari eta Kable bidezko Garraioari buruzko Lege-proiektuak onartuta —biak gaur egun Legebiltzarrean izapidetzen ari dira— Garraioen arloko legegintza-egutegiaren konpromisoei aurre egin ondoren, 2023an Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasun Jasangarriko Plana idazteari ekingo zaio. Euskal Autonomia Erkidegoko, Gipuzkoako eta Arabako garraio-agintaritzak bultzatuko dira, baita ordainketa-tituluen elkarreragingarritasuna ere, 2,9 milioi eurorekin, eta garraio-sektorerako laguntzen hazkundean sakonduko da, 1,1 milioi eurorekin.

Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak 216 milioi euro izango ditu. Kopuru horri gehitu behar zaizkio trenbide-sare berria bultzatzeko 126 milioi euroko kudeaketa-gomendioak eta Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea bultzatzeko 8,7 milioikoak.

Zuzendaritza honen jarduketa nagusiak:

  1. Trenbide-azpiegitura hobetzea; horretarako 155 milioi euro bideratuko dira. Kapitulu honetan, honako hauek nabarmentzen dira: Donostiako topoaren lurpeko pasabidearen jarraipena (34 milioi euro); Altza-Galtzaraborda tartea (18,7 milioi euro); Zarauzko geltoki berria eta San Pelaioko geralekua (10,4 milioi); geltokien, azpiegituren eta segurtasunaren hobekuntza orokorra, Euba, Bernabeitia eta Zaldibarko trenbide-pasaguneak kenduz (8,3 milioi). Next Generation EU funtsen bidez, 5 milioi euro bideratuko dira Geltoki Nagusia-Azitain tartean oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealeku berria egiteko eta trenbideak estaltzeko. Ekitaldi honetan Altzolako laburbidea (5,8 milioi), eta Anoetako geltokia (4,1 milioi) eta Usurbilgo geltokia (3,8 milioi) eraberritzen hasiko dira.  

Bilboko metroan, 4. lineako eraikuntza-proiektua idazten jarraituko dute, eta, ekitaldian zehar, 5. lineako lehen hiru tarteetako obrak hasiko dira (19,1 milioi). Gaur jarri da abian horien lizitazioa. Gipuzkoan, Loiolako Erriberetako aldageltokia eraikitzeko proiektuaren lizitazioan aurrera egingo da, baita Pasaiako portuko trenbide-konexioan, Amarako salgaien saihesbidean eta Aginagako laburbidearen obren lizitazioan ere.

  1. Tranbia-eskaintza handitzea: 4,3 milioi euro izango ditu. Atxuri-Bolueta tartean tranbia 2022ko martxoan jarri zen martxan, eta 2023an euskal tranbia-sistema Gasteizen luzatu egingo da, bertan Salburuarako adarra martxan jarriko baita. Ekitaldi honetan Zorrotzaurre eta bere kotxetegi berriak eraikitzeko proiektuak lizitatuko dira Bilbon, eta Zabalgana eta bere kotxetegiak Gasteizen, informazio-azterketak amaitu, jendaurreko erakusketak egin eta finantzaketa-akordioak sinatu ondoren. Era berean, 507.000 euro bideratuko dira Donostian AEAa (autobus elektriko adimenduna) ezartzeko, eta 322.000 euro Irungo konexio intermodaleko pasabidea eraikitzeko.
  1. Bilboko metro-sareko garraio-zerbitzua mantentzeko bermea, erakunde eskudunekin lankidetzan, 55 milioi euroko
  1. Euskal Trenbide Sare berriaren aurrerapena; 126,6 milioi euroko aurrekontua izango du, eta horietatik 71,1 milioi euro Eusko Jaurlaritzak abiadura handiko trena bultzatzeko bere gain hartzen duen Estatuaren aginduaren kudeaketa-kredituetan. Euskal Y-aren jarduketa nagusien artean, 2023an, Hernani-Astigarraga tartean, Atotxako geltokian eta Ezkio-Itsasokoan —likidazio-fasean— aurrera egingo da, eta Astigarragako geralekuaren obrak lizitatuko dira, azken hiruhilekorako aurreikusita daudenak.

2023ko kontuek, gainera, 20 milioi euro dituzte abiadura handiko trenaren Bilborako sarbidea lurperatzeko. 35 milioi euro gehitu dira Astigarraga-Oiartzun, Lezo tarterako.