Milioi bat eta berrehun mila euro baino gehiago enplegurako laguntzetan

Lanbideren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Planak 1.252.926 euroko dirulaguntza ematen dio Donostiari langabezian dauden donostiarrak aldi baterako edo mugarik gabe kontratatzeko.

Lanbideren dirulaguntza bi laguntza-motatan banatzen da.

Kontrataziorako laguntzak

707.180,73 euroko aurrekontua dute, eta 2022an Donostiako langabetuei kontratu mugagabeak egiteko laguntzak dira. Kontratatutako pertsona, enpresa kontratatzailea eta lantokia Donostiakoak izan behar dira. Hasierako laguntza 8.000 eurokoa izango da lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko, edo 4.000 eurokoa lanaldi erdia bada. Enpresa bakoitzak, gehienez, bi laguntza eska ditzake.

Langabeak 35 urte baino gutxiago edo 55 urte baino gehiago baditu, iraupen luzeko langabea bada edo DSBEa jasotzen badu, laguntza 10.000 eurokoa izango da lanaldi osorako, eta 5.000 eurokoa lanaldi erdirako.

Laguntzak telematikoki eska daitezke Donostia Sustapeneko webgunean (www.fomentosansebastian.eus) hilaren amaieratik eta eskabideak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 31n amaituko da.

Enplegua sustatzea

545.745,27 euroko aurrekontuarekin, laguntza honek Donostiako langabetuen enplegagarritasuna hobetu nahi du, onura publikoko hainbat udal-proiektutan integratuz, 3-6 hilabeteko iraupena duten lanaldi aldakorren kontratuen bidez.

Horrela, abenduaren 31 baino lehen, 44 langabe hainbat udal-proiektutan sartuko dira. Horietatik 27 Udalak kontratatutako ditu zuzenean, eta gainerakoak 17ak Gureak Garbitasuna enpresak, Donostia Sustapenak irabazi asmorik gabeko laneratzeko enpresa horrekin duen lankidetza-hitzarmenari esker.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/11/07-an argitaratua