Bertan, Basque Open Industry ospatuko da, gure herrialdeko ekosistema industrial eta teknologiko publiko-pribatua Europari erakusteko balioko duen erakusketa-ekitaldia.
Horrela, Euskadi egoitza ofizial bihurtu da Europako industria-eremuan hitzordu bikoitza izateko, aipatutako ekitaldirako, Europako ETEentzat garrantzitsuena; eta, bestalde, aste horretan bertan (azaroaren 15etik 17ra) egingo den Europe Enterprise Network-EENen urteroko konferentziarekin. EENek Europako mila ordezkari baino gehiago biltzen ditu.
Enterprise Europe Network Sarearen Euskal Partzuergoaren burua SPRI Taldea da. Sare hori Europako Batzordeak sustatu du, eta ETEei aholkularitza eta informazioa ematen die Europar Batasuneko negozio-aukerei buruz, transferentzia teknologikoko prozesuetan, eta I+G+b finantzatzeko Europako programetarako sarbidea errazten die.