Enpresa- eta lanbide-elkarteen jarduerarako 400.000 euroko nekazaritza-laguntzen deialdia. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) ehuneko 80 emango du, eta gainerakoa Eusko Jaurlaritzak

400.000 euro nekazaritza-sektoreko lanbide- eta enpresa-elkarteen jarduerak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2022-10-25)

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduaren bidez, nekazaritza-sektoreko lanbide- eta enpresa?elkarte eta federazioentzako 2022ko laguntzen deialdia egin du. Gehieneko kopurua 400.000 eurokoa izango da; kopuru horren % 80 LGENF funtsetatik etorriko da, eta, gainerakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura izango da.