Urriaren 3an argitaratu da BOEn irailaren 30eko 12/2022 Lege Organikoa, atzerrian bizi direnek botoa emateari dagokionez LOREG legea aldatzen duena.
Hauek dira aldatzen diren alderdi nagusiak:
- Ez da beharrezkoa botoa eskatzea. Hautesle emigratzaile guztiek ofizioz jasoko dute atzerrian duten etxean botoa emateko beharrezko dokumentazioa.
- Boto-paperak Internet bidez deskargatu ahal izango dituzte CERA hautesleek. Gainera, hauteskundeetako agirien ohiko bidalketa aurreratuko da.
- Kontsulatuetan eta bozketa-lekuetan botoa emateko epea 3 egunetik 7 egunera luzatuko da, baita horien ordutegia ere. Gainera, hautestontzian bozkatzeko bozketa-zentro gehiago jarriko dira.
- Atzerrian emandako botoak kutxa diplomatiko bidez helaraziko dira.