Hezkuntza Sailak bihar irekiko du, azaroaren 15arekin, atzerrian ingeles, frantses eta alemaniera ikastaroak ikasteko deitu dituen 532 plazetako bat eskatzeko epea. Hiru asteko ikastaroak dira, 2013ko udan burutzekoak, eta DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailetako ikasleei zuzenduak. Baldintzak bete eta interesa duten ikasleek Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez egin dezakete eskaera online, edo aurrez aurre, ikastetxean. Abenduaren 14ra arte izango da zabalik epea.
Hezkuntza Sailak 847.718 euroko aurrekontua bideratzen du datorren udan Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian burutuko diren ikastaro hauetarako. 532 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira:
-
- Aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (ingelesa, frantsesa edo alemana) gutxienik 7 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean.
-
- Aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu izana.
-
- Ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan.
-
- Ikasleak 2023an gehienez ere 19 urte betetzea.
Plazen banaketa egiterakoan, kontuan izaten dira bai eskaera egin duen ikaslearen hezkuntza-maila (DBH edo Batxilergoa), eta baita haren familiaren egoera ekonomikoa ere (1 eta 2 tarteak). Ondorioz, honela banatzen dira 532 plaza horiek, arestian aipaturiko lau herrialdeetan:
Herrialdea eta hizkuntza |
1. tartea |
2. tartea |
Plazak, guztira |
||
DBH |
Batx. |
DBH |
Batx. |
||
1. Ingelesa Irlandan |
70 |
83 |
20 |
25 |
198 |
2. Ingelesa Erresuma Batuan |
88 |
107 |
32 |
37 |
264 |
3. Frantsesa Frantzian |
30 |
20 |
50 |
||
4. Alemana Alemanian |
10 |
10 |
20 |
||
Plazak, guztira |
388 |
144 |
532 |
Plazaren bat egokitu zaien ikasleek ezinbestekoa izango dute dagokion ordainketa egitea. Lehen tartean daudenek, 170 euro ordaindu beharko dituzte, eta bigarren tartekoek 680 euro. Lehen tartean sartzen dira aurreko ikasturtean ikasketa-beka jaso zuten ikasleak. Bigarren tartean aldiz, aurreko ikasturtean bekarik jaso ez zutenak daude.
Plaza bakoitzak, ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan etorriko bidaia, Euskadiko hiru hiriburuetatik egonaldia burutuko den herrialdeko hiriraino, bidaia asegurua, matrikula eta ikasketa materiala, ostatua, jatorduak eta ikastaroa burutuko den ikastetxerako hiri-garraioa.