Diziplina anitzeko arreta koordinatua desgaitasuna eta premia larriak dituzten haur eta gazteei. Gomendioak

Erresuma Batuko Zaintza Sozialen Bikaintasunerako Institutuak (SCIE) eta Osasunaren eta Zaintzen Bikaintasunerako Institutu Nazionalak (NICE) gida azkar bat argitaratu dute, hezkuntza, osasun eta giarte-arretako  zerbitzuen arteko lankidetza sustatzeko, desgaitasuna eta premia larriak dituzten har eta gazteei, haien familiei eta zaintzaileei laguntza koordinatuagoa emateko helburuarekin.

Gida hau gizarte-zerbitzuen eremuko profesionalei zuzenduta dago batez ere, hezkuntza-eta osasun-esparruko profesionalekin batera lan egin dezaten sustatzeko, desgaitasuna duten eta arreta-premia larriak dituzten haurren eta gazteen kasuei eta bizi-helburuei buruzko iritziak partekatzeko, eta, besteak beste, horiek zentroan dituzten anbizioak eta lehentasunak kontuan hartzeko, elkarrekin planifikatzeko eta erabakiak hartzeko.

Lantaldeak funtzionalak dira, erakunde artekoak, eta ez dute zertan kokapen fisiko bera izan. Dokumentuaren osaeran adierazten da taldeak haurraren edo gaztearen premia guztiei (jaiotzen denetik 25 urte bete arte) erantzuteko beharrezkoak diren trebetasunak eta esperientzia dituzten profesionalak hartu behar dituela barnean.

Gida azkar honek nabarmentzen dituen funtsezko alderdien artean, lantaldeak kultura positiboarekin osatzearen garrantzia dago, desgaitasuna duen haurraren edo gaztearen premia larriei arreta egokia emango zaiela bermatuko duten harreman profesional onak garatzeko oinarria baita. Horretarako, talde positiboen prestakuntzan emandako denbora eta dedikazioa kontuan hartu behar dira,

  • Iritzi onak garatzea elkarren artean
  • Haurrari edo gazteari laguntzen diharduten pertsona guztiak berdintzat hartzea.
  • Eztabaida irekia sustatzea.
  • Sentsibilitatea eta formulazio eraikitzaileen erabilera erakustea beste profesional batzuen iritziak zalantzan jartzean.
  • Dauden arazoak, talde barruan  konpontzeko aukera eskaintzea.
  • Taldearen barruan eta agentzien artean desadostasunak konpontzeko prozedurak izatea.

Gaikuntza

Talde-laneko dinamika horietan, ikaskuntza eta gaikuntzaren garrantzia funtsezkoak dira desgaitasuna duten haurren eta gazteen arretan eta arreta-premia larrietan inplikatutako profesional eta erakunde bakoitzaren rola ulertzeko, horrela  ondorengoak sustatuko dira:

  • Haurra edo gazteak babesten dituzten beste pertsona eta zerbitzu batzuen erantzukizunei buruzko ikaskuntza.
  • Haurrarekin edo gaztearekin lan egiten duten beste sektore batzuetako profesionalak behatzeko eta ingurune desberdinetan (elikadura, zainketa pertsonala, hizkuntzaren garapena, etab.) adierazitako premietatik ikasteko aukera.
  • Ezagutza partekatua, arreta zabalagoa eta koordinatuagoa emateko babes- eta informazio-oinarri gisa, familiak harremanetan jarri behar ez duen pertsona kopurua murriztuz.

Ildo horretan, garrantzitsutzat jotzen da baterako prestakuntza eskuragarri egotea gizarte-zerbitzuetako, hezkuntzako eta osasuneko profesional guztientzat, eta kontuan hartzea artatutako haurren eta gazteen ikuspuntuak, horiei beren bizi-helburuak lortzen laguntzea lortzeko, komunikazioa egokituz modu desberdinean komunikatu behar denean. Osasun arloko profesionalak zeregin klinikoak beste profesional batzuen esku uzten badituzte, bermatu beharko da profesional horiek gaikuntza, xedapen eta prozedura egokiak dituztela haurren eta gazteen arretan segurtasuna bermatzeko. Horrela, profesionalen ekarpenak funtsezkoak dira haien hezkuntza, osasun, zainketa eta gizarte-premiak ebaluatzeko, bai eta ondoren arreta eta zainketa plan partekatu bat egiteko ere.

Erreferentziazko profesional bat beti desgaitasuna eta premia larriak dituen haur edo gazte bakoitzarentzat

Desgaitasuna eta premia larriak dituen haur edo gazte bakoitzak erreferentziazko profesional bat izango du, erakundearteko taldeak izendatua (erakundeetako gerentziekin lankidetzan), honako hauek bere gain har ditzan:

  • Pertsona eta zerbitzu bakoitzarekin bilerak, denborak eta erregistroak koordinatzea.
  • Beste profesional batzuekin hitz egitea arreta eta zainketa-planetan gertatzen diren aldaketa guztiei buruz.
  • Haurrari edo gazteari eta haren familiari laguntza ematea, zerbitzu egokiak emateko eta zerbitzu horietarako sarbidea errazteko.
  • Kontsultetarako eta kontrasteetarako prestasuna eskaintzea, haurrak edo gazteak galderak edo laguntza-premia handiagoak planteatzen baditu.

Era berean, gidak azpimarratzen du garrantzitsua dela kontingentzia-plan bat egotea, arreta bere gain hartzen zuen profesionalak utziz gero arreta eta zaintza planaren garapenean koherentziari eusteko.

Azkenik, gida labur honen azken ohartarazpenen artean, erreferentziako profesional baten jardunaren eraginkortasunari buruzko ohar bat dago, betiere tartean dauden erakunde guztien lan bateratua eta koordinatua bermatuko duten gobernantza-akordioen eta informazio-trukearen mende egongo dena.

Gida labur hau NICEk egindako gida honetan oinarritzen da: ‘Desgaitasuna eta premia larriak dituzten 25 urte arteko haurrak eta gazteak: zerbitzu integratuen hornidura eta gizarte-, osasun- eta hezkuntza-antolaketa’ (Disabled children and young people up to 25 with severe complex needs: integrated service delivery and organisation across health, social care and education, 2022).

Osasun eta Arreta Bikaintasuneko Institutu Nazionala (National Institute for Health and Care Excellence, NICE) Erresuma Batuko Osasun Sailaren erakunde publiko betearazlea da, eta gidalerroak argitaratzen ditu – eraginkortasun-, segurtasun- eta errentagarritasun-probetan oinarritutako ebaluazioetan oinarrituta – lau arlotan: osasun-teknologien erabilera Osasun Zerbitzu Nazionalean (NHS); praktika klinikoa (gaixotasunak eta afekzio espezifikoak dituzten pertsonen tratamendu eta arreta egokiari buruzko orientazioa); sektore publikoko langileentzako orientazioa osasunaren sustapenari buruz; eta gizarte-zerbitzuen zerbitzu eta erabiltzaileentzako orientazioa gaixotasunen prebentzioan.

Zaintza Sozialen Bikaintasunerako Institutua (Social Care Institute for Excellence, SCIE) irabazi-asmorik gabeko agentzia bat da, Erresuma Batuan gizarte-laguntza ematen duena. Bere lana haurrei eta helduei arreta soziosanitarioa emateko politika sozialak formulatzea eta garatzea da, eskura dagoen ebidentzia zientifikoan oinarrituta.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo gida kontsultatu dezakezu:’Desgaitasuna eta premia larriak dituzten haur eta gazteei laguntzeko lan-kultura positiboa garatuz’ (Developing a positive working culture for supporting disabled children and young people with severe complex needs. A quick guide for social workers and social care practitioners, 2022), SCIEk eta NICEk elkarrekin egina.