Euskadiko gazteak lan-merkatuan. 2021eko Lan Merkatuaren Erroldaren analisia
Azterlan hau 2021eko Lan Merkatuaren Erroldaren Inkestan jasotako datuetan oinarritzen da.
Inkesta honetan alderdi orokorrei buruz galdetu da, hala nola lanean edo langabezian dauden pertsonen bolumenari buruz,. Baina baita enpleguari buruzko gai zehatzei buruz ere, hala nola kontratu edo lanaldi mota, diru-sarrerak, Gizarte Segurantzako kotizazioa, etab., edo langabeen artean enplegua bilatzeari buruzko gaiak, hala nola, lan bila emandako denbora, lana bilatzeko baliabideak, etab.
Gazteen Euskal Behatokiak egindako txosten honek 16 eta 29 urte bitarteko gazteen egoera du ardatz, baina lan egiteko adina duten biztanle guztien (16-64 urte) datuak edukitzeak aukera eman digu 30 urtetik beherakoen egoera beste adin-talde batzuekin alderatzeko. Gainera, 2019an egindako inkestaren datuak izateak gazteen lan-egoeraren bilakaera aztertzen lagundu digu.
Txosten hau sailen arteko lankidetzaren emaitza da: inkesta Lan eta Enplegu Sailak egin du, baina txosten honetan erabiltzen diren datuak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Estatistika Organoak kalkulatu ditu eta, ondoren, Lehendakaritzako Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu.