Astieneko zubi berria ibilgailuentzat, bizikletentzat eta oinezkoentzat irekiko da datorren ostegunean, azaroaren 24ean, goizean zehar.
Gaur goizean zama-proba egin da zubian, hainbat kamioi taularen gainean jarrita. Duike Agirrezabalaga Hiri Proiektuetako zinegotziak adierazi duenez, “hainbat neurketa egin dira, zubiaren gainean hainbat kamioi jarriz eta dagozkion neurketa topografikoak eginez. Neurketa horiek emaitza positiboa izan dute.”
Probak hainbat fasetan egin dira: 12 kamioi jarri dira, gero 9, geroago 6 eta ondoren 2-3 kamioi ere bai, zubiaren erresistentzia eta mugimendua egiaztatzeko, eta egokia izan da. Egun batzuk lehenago ere autobusak gurutzatzeko probak emaitza positiboa eman zuen.
Atzoko euriteek espaloietako hormigoiaren zati bat jartzea eragotzi zuten, eta, beraz, azken erremateak egiteko eta zubia segurtasunez irekitzeko, ostegun goizean irekitzea adostu dute, eta, ordutik, Astieneko egungo zubia itxita geratuko da.