Dirulaguntza zuzena UNEDi, euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin lotutako urrutiko prestakuntza-proiektuetarako

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran adostu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, UNED Urrutiko Unibertsitateari zuzeneko laguntza ematea 2022eko ekitaldian euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin lotutako urrutiko prestakuntza-proiektuak finantzatzeko. Laguntza honek 82.490,00 euroko diru kopurua du.

UNEDen Euskadiko hiru ikastegien artean honela banatuko da dirulaguntza:

 

IKASTEGIA

 

 

 

UNED VITORIA-GASTEIZ

 

31.500,00 €

 

UNED BERGARA

 

38.490,00 €

 

UNED BIZKAIA

 

12.500,00 €

 

GUZTIRA

 

82.490,00 €

UNEDen Euskadiko hiru ikastegi elkartuek dirulaguntza hau erabili beharko dute abian jarri dituzten hamabost ikastarok emateko, euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin lotutako urrutiko prestakuntza-programaren barruan, eta Eusko Jaurlaritzak euskal unibertsitate-sistemarako dituen helburuekin bat etorriz.

Finantzaketa handitzea

Hezkuntza Sailak eta UNEDek joan den apirilean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, besteak beste, Sailak UNEDen Euskadiko hiru ikastegien finantzaketan izango duen parte hartzea arautzen du. Hitzarmen horrek, berrikuntza gisa jasotzen zuen urteko finantzaketa handitzeko aukera, euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin lotutako urrutiko prestakuntza-proiektuak garatzeko.

Laguntza berri hau, beraz, 2022an dagoeneko UNEDi eman zaion urteroko dirulaguntzari (500.000 eurokoa) gehitzen zaio. Gorago aipaturiko hitzarmenari jarraiki, joan zen ekainaren 7ko Gobernu Kontseiluan onartu zen UNEDen urteroko laguntza. Laguntza hauen bidez, Hezkuntza Sailak aintzat hartzen du UNEDen ikastegi hauek egiten duten lan akademiko, kultural eta sozial garrantzitsua, eta bere gain hartzen du Euskadin egiten dituzten jarduerei laguntzen jarraitzea.