Herritarren Segurtasun arloko zinegotzi Ángel Madrazok adierazi duenez, ostalaritzako lokaleko kanpoaldean egin zioten eraso biktimari, eta sakelakoa lapurtu.
Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila arloko zinegotzi Ángel Madrazok jakinarazi duenez, Udaltzaingoak bi gizon atxilotu zituen atzo goizaldean indarkeria bidezko lapurreta-delitu bat egotzita.
Gertakariak 02:30ean izan ziren, biktima ostalaritzako lokal batetik atera ondoren. Kanpoaldean, gizon bat oldartu zitzaion ustekabean, eta borrokan hasi ziren. Une horretan, beste gizon batek ere egin zion bizkarretik eraso. Lapurretaren ondoren, telefono mugikorra lapurtu ziotela konturatu zen biktima, eta handik hurbil patruilatzen ari zen Udaltzaingoko unitate bati deitu zion. Gertatutakoaren berri eman zien agenteei, bai eta lapurrek ihes egin zuten tokiarena ere, egileen eta lapurtutako telefonoaren deskribapena emanez.
Patruilak gertatutakoaren berri eman zien gainerako unitateei, eta, handik gutxira, udaltzainek emandako deskribapenarekin guztiz bat zetorren gizon bat aurkitu zuten inguruetan. Poliziek lapurtutako telefono mugikorra aurkitu zuten arropen artean, eta atxilotu egin zuten.
Handik minutu gutxira, Ertzaintzak jakin zuen gertaeretatik gertu zegoen kale batean aipatutako kidegoko patruila bati deitu ziola biktimak, eta bigarren egilea identifikatu eta atxiki zuen. Udaltzaingoko patruila bat bertaratu, eta atxilotu egin zuen, lapurretaren bigarren egilea zela egiaztatu ondoren.
Indarkeriaz egindako ustezko lapurreta-delituagatiko izapideak egin ondoren, guardiako Barakaldoko Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zituzten atxilotuak.