Hirugarren aldia da Eusko Jaurlaritzak bizirik dauden artisten artelanak erosteko dirulaguntza hau bideratzen duena eta 50.000 euroan handitu da kopurua. 2020. urtean martxan jarri zenetik helburu hirukoitza du:
-
- Pandemiak gogor jotako sektore ezegonkorrean ekonomia arintzea
-
- Ondare historiko artistiko publikoa aberastea eta eguneratzea
-
- Museoen eta euskal arte garaikidean espezializatutako zentroen arteko ekintza bateratua eta koordinatua indartzea.
Dirulaguntza honen bidez Artium Museoak, Bilboko Arte Eder Museoak eta Tabakalerak elkarlanean erabakitzen dute zein artelan erosi. Horrela Gasteizko museoak Euskadiko gainerako museoekin partekatu daitekeen bilduma bat osotzen jarraituko du.
-
- urtean jarri zen abian lehenengoz dirulaguntza hau eta orduan, 150.000 euroko partidarekin 24 euskal artistaren 34 lan eta edizio grafikoko 8 ale erosi ziren. 2021. urtean beste 150.000 euroko dirulaguntza bat bideratu zen Artium Museora eta Bilboko Arte Eder Museoarekin eta Tabakalerarekin elkarlanean 15 euskal artistaren 49 artelan erosi ziren.