PlayerOn, gamifikazioaren bidez markak beren jarraitzaileekin konektatzen dituen plataforma

PlayerOn enpresaren negozioak hiru kontzeptu ditu ardatz: fan engagementa, datuen antzematea eta gamifikazioa. Horren ondorioa plataforma berritzaile bat da, markei eta enpresei beren zaleekiko lotura hobetzeko aukera ematen diena, joko pertsonalizatuen bidez. “PlayerON plataforma berritzaile bat da erabili izateko prest dagoena eta marken jarraitzaileak leads bihurtzeko gai da, hauek ondo pasatzen duten bitartean”, azaltzen dute proietuko promotoreak bere web orrialdean.

Konpainiak sortu duen plataformak joko guztiz pertsonalizagarriak eta adin guztietako jendearentzat pentsatuak ditu. Ildo horretan, bezeroari emaitzak denbora errealean kontrolatzeko eta txosten automatizatuak jasotzeko aukera ematen dio. “Joko guztiz pertsonalizatuak konfiguratzeko aukera eskaintzen dugu, sare sozialetan jarraitzaileekin parteka ditzaten, bai eta beren web guneko edo online dendako bisitariekin edo aplikazio ofizialaren erabiltzaileekin ere”, azpimarratzen dute PlayerOnetik.

Startupak asmatutako proposamenaren bereizgarrienetako bat erabiltzaileak, jokoaren bidez, bigarren pantaila batekin konektatzeko aukera ematen duela da. Interakzio hau bideo-markagailu, pantaila erraldoi edo telebista baten bidez izan daiteke. Bigarren maila batean, jokoak sor daitezke erramintaren datu-basean oinarrituta, edo “datuaren gamifikazio”-aren bidez. Azkenik, enpresak bere garapen-talde propio eta sortzailea du, eta honek ad hoc jokoak garatzearen eta diseinuaren-prozesuaz arduratzen dira.

Plataformarekin batera, konpainia gazteak diseinatutako tresnak enpresari edo markari aukera ematen die beren webgunera, aplikaziora edo ecommercer-era iristen diren bisitak lead-etan bihurtzeko eta era honetan, marketin digitaleko estrategia modu zuzenean bideratzea. PlayerOnek eskaintzen duen beste abantailetako bat markak eta audientzia konektatzen dituen publizitate-aktiboa bat da. “Erabiltzaileei eta babesleei balioa ematen dien espazio bat da”,gaineratzen dute startupetik.

PlayerOn aktiboki erabiltzen duten enpresen artean, futbol taldeak nabarmentzen dira, hara nola Erreala edo Espanyol klubak. Hauekin batera badira beste bezeroak Gorbeia Zinemak eta World Football Summit-a bezalakoak. Bestalde, konpainiaren negozio-ildoa askotariko sektoreetara bideratzen da, hala nola aisialdira, ekitaldietara, komunikabideetara, kontsumo handira, sukaldaritzara edo prestakuntzara.

info+: playeron.es