Gaur mustu du Barakaldok ekipamendua futbol zelaietan. Oraingoan, La Siebeko aldageletan. Lokala eraberritu eta handitu dute, eta instalazioak guztiz iriste-errezak eta jasangarriak dira. Gaur goizean joan da Amaia del Campo alkatea bertara, ekipamendua Gurutzeta, Arrontegi eta Barakaldo FK klubetako arduradunekin batera aurkeztera. «Irrikaz espero zen obra, eta oso neketsua izan da burutzea, eragozpen ugari izan delako bidean, Coronavirusaren munduko pandemia barne. Baina, klubekin hartua genuen obra egiteko konpromiosa, eta gaur, emandako hitza betetzat jotzen dugu», esan du alkateak.
Sakon esku-hartu beharra zegoen La Siebeko futbol zelaian. Eta, urteotan zelaiko eremuetako bakoitzean esku-hartu izan dugu, 7ko futbol zelaiko aldagelak eraberrituz, 11ko futbol zelaiko soropila aldatuz eta, oraingoan, 11ko futbol zelaiko aldagelen eraikina birgaituz eta handituz.
Obra honetan 1,3 milioi euro inbertitu dira, eta ondorioz, 486 metro koadroko instalazio berri-berriak eta guztiz iriste-errazak dauzkagu, eta bertan: 6 aldagela, bakoitza 20 jokalarirentzat, 2 aldagela arbitroentzat, erizaindegia, komun publikoak (mugikortasun urrikoentzako egokituak), instalazio-aretoa, ureztapena eta panel elektrikoa kontrolatzeko gela, edaritegia, bilera-aretoa eta biltegia.
«Finean, milio eta erdi euro inbertitu ditugu Gurutzetako futbol zelai honetan jolastu eta entrenatzen duten Gurutzeta, Arrontegi eta Barakaldo Futbol Klubek dauzkaten 30 taldeen kirol-praktikarako, eremu honek baldintza hobeak izan ditzan. Kontuan izan, 11ko futbol zelai honetan 50 entrenamendu-saio egiten direla astero», nabarmendu du Del Campok.
Barakaldoko kirol ekipamendu eta instalazioak prest egoteko garatzen ari garen planaren parte da ekintza hau. «Alkatetzara heldu ginenean, kirol-instalazioen egoera zertan zen aztertu genuen, eta haren ondorioa, 12 milioi euro inbertitu beharra zegoela instalazioak eguneratzeko. Gerora, 1,8 milioi euro gehitu genizkion Lasesarreko estadioko estalkia eta fatxada konpontzeko. Orain, legegintzaldia amaitzear denean, hilabete gutxi batzuk baino ez dira falta, 14 milioi euro inbertitu ditugula esan dezakegu hiriko kirol instalazio eta bidegorrietan. Eta oraindik badugu zer hobetu», birpasatu du alkateak.
«Horrela, bada, tinko eutsiko diogu eginkizun horri, kirolean aritzea oso garrantzitsua izateaz gainera, osasungarria delako, bai eta jende berria ezagutzeko aukera paregabea, balioak helaraztekoa, eta abar», esanez amaitu du.