Gizarte Kohesiorako Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du Umeen Mundu Eguna dela eta

Talde politiko guztien adostasunarekin Nuria Rodríguezek zuzentzen duen Barakaldoko Enpleguko  Gizarte Kohesioa eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko Batzordeak adierazpen instituzionala onartu zuen atzo igande honetan, azaroak 20, ospatzen den Umeen Mundu Egunari lotuta.

ONARTU DEN TESTUA HAU DA:

«Barakaldoko Udalak, Umeen Mundu Egun honetan bat egiten dugu UNICEF Euskadiko Batzordearekin «eskubideak eta emozioak» lelopean». Umeen eta nerabeen eskubideak lortzen direla ziurtatzea gai kolektiboa eta nahitaez bete beharrekoa da. Haur batek bere eskubideak asetzea mugatuta duenean bere ongizate emozionalean duen eragina zuzena da. Horregatik, hiriek eta herriek, haurtzarotik hurbilen dauden komunitateak garen aldetik, funtsezko rola dugu gure herrian bizi diren umeak bertan bizitzeagatik emozionalki pozik eta zoriontsu senti daitezen.

Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioa 1989an onartu izanak aurrerapen handia ekarri zuen haurren eskubideak betetzeari dagokionez, baita Espainiako Estatuak 1990ean berresteak ere. Hala ere, gaur egun, erronka global handiak daude oraindik betetzeke, toki mailan ere landu behar ditugunak:

  • Munduan pobrezian bizi diren haurren kopurua 1.200 milioira igo da. EAEn % 28, 101.423 haur inguru, pobreziako edo gizarte-bazterketako arriskuan bizi dira (BBI 2021- EIN, autonomia-atalasea), eta zifra horrek 2,1 puntu egin du gora 2020aren aldean. EAEko UMEEN artean pobrezia- edo gizarte-bazterketako arriskua biztanleria osoarena baino handiagoa da oraindik.
  • Munduan 10 eta 19 urte bitarteko 10 nerabetik 1ek osasun mentaleko arazo bat diagnostikatuta du, eta mundu mailan gobernuen aurrekontuen % 2 baino ez da depresioa, antsietatea edo bestelakoak tratatzeko erabiltzen. EAEn umeen eta nerabeen % 44,2 osasun mentaleko zerbitzuen sarean artatu dira (Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea 2021).
  • Munduan 260 milioi ume baino gehiago ez dira eskolara joaten. Haur errefuxiatuen % 50ek ez du hezkuntza jasotzeko aukerarik.
  • 426 milioi ume gatazka armatuak dauden eremuetan bizi dira gaur egun.
  • 10.000 milioi ume daude airearen kutsadura gero eta handiagoaren eraginpean, eta 820 milioi bero-boladen oso eraginpean. EAEn goranzko joera identifikatu da aurreikusitako egoeretan, bero-boladek giza osasunean duten eraginari dagokionez (Ihobe 2019).

Toki korporazioan ez gara errealitate horretatik kanpo geratzen. Horregatik haurtzaroan inbertsio handiagoa eta eraginkorragoa sustatzeko konpromisoa hartzen dugu erakundean aipatutako erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak jarriz haurren eskubideekin eta, zehatzago, honako hauekin bat esleitzen direla bermatuz:

  • Osasun mentala. Umeen eta nerabeen ongizate emozionala hobetzeko prebentzio-mekanismo integralak bultzatuko ditugu, eta, aldi berean, bizi-ohitura osasungarriak sustatuko ditugu.
  • Hezkuntzarako eskubidea. Hezkuntza-errefortzuko politikak bultzatuko ditugu  kalitatezko hezkuntzara ekitatez eta eraginkortasunez iristea bermatzeko, beken eta laguntza-programen bidez, bereziki umeen hezkuntzako lehen etapetan eta/edo zaurgarritasun egoeran dauden umeak artatzeko.
  • Haurrak indarkeria mota guztien aurrean babestea. Gure herria ingurune babeslea izateko mekanismoak bultzatuko ditugu (espazioak egokituz, profesionalak prestatuz, eta abar), umeei zuzendutako zerbitzu guztiek, prebentzioaren ikuspegitik, haurrak eta nerabeak indarkeria-egoeren aurrean babestea berma dezaten.
  • Ingurumen osasuntsua izateko eskubidea. Haurtzaroaren ikuspegia duen hiri-eraldaketa sustatuko duten jarduketak bultzatuko ditugu, ingurumen-kalitatea hobetzeko (airearen kutsadura, zarata, bero-uhartearen efektua) hiri-metabolismoa (joan-etorriak, ur-sareak, energia, saneamendua) eta gizarte-espazioak (espazio publikoak, ekipamenduak, etxebizitza, lantokiak, etab.), haur guztiek ingurumen garbi eta osasungarria dutela ziurtatuz.
  • Adingabearen interes gorena. Garapen integrala eta bizitza duina bermatzeko beharrezkoak diren ekintza eta prozesu guztiak hartuko ditugu, baita haur eta nerabeen erabateko bizitza eta ahalik eta ongizate handiena lortzea ahalbidetuko duten baldintza material eta afektiboak ere.

Konpromiso hauekin batera ume eta nerabe guztien ahotsak, beharrak eta lehentasunak ere kontuan hartuko dira gure herrian eragiten dieten erabakietan, ondore horretarako gure herriko ume eta nerabeekin parte hartzeko prozesuak sustatuz eta bultzatuz. Gainera 2030 Agendak eta Garapen Jasangarriko Helburuek markatzen diguten esparru globalari jarraituko diogu umeak eta horien zaintza emozionala gure politiken erdigunean sartuz. Horregatik 2022ko Umeen Munduko Egunean Barakaldoko Udalaren konpromisoa  aldarrikatzen dugu».