Astearte honetan, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuak parte hartu du Redacción Médica aldizkariak erakunde sanitario berritzaileei buruz antolatutako jardunaldian (Organización Sanitaria Innovadora). Jardunaldi horretan, gure erakundean gauzatzen diren esperientzia eta prozesu berritzaile batzuk jorratu dira.
ESIko zuzendari gerenteak –María Luz Marquések– aurkeztu du ekitaldia, eta nabarmendu du beste osasun-erakunde batzuetatik bereizten gaituen faktorea zera dela, «nola egiten dugun gure lana, eta hor nabarmentzen dela gure ESIa erakunde berritzaile gisa. Ikuspegi gizatiar, integratu eta seguruagoa duen erakundea, arazoak efizientziaz eta bizkortasunez konpontzeari garrantzia ematen diona, pazienteei balioa emateko eta talentua sortu eta atxikitzeko gaitasuna izateaz gain».
Dibulgazio-jardunaldi horrek Erakundean egiten diren abangoardiako prozesu batzuk erakusteko balio izan du. Ildo horretan, Berrikuntza eta Kalitateko zuzendariorde Inés Gallegok azaldu du nola duen ezarrita gure ESIak berrikuntza-sistema eta «nola lortzen dugun berrikuntza anekdotikoa izan ez dadin, kudeatuta egon dadin eta errepikatzeko aukera eman dezan».
Gure ESIak, era berean, bide luzea egin du Balioan Funtsatutako Medikuntza ren alorrean, eta ondo ikasi du hor moldatzen, patologia nagusiak –patologia kronikoak, minbizia, etab.– dituzten populazio-segmentuetaraino igotze aldera. Ildo horretan, Teresa Akaiturrik –Ebaluazio Ekonomikoko zuzendariordeak– azpimarratu du kostuen xehetasunak ezagutzeak garrantzi handia duela bide horretan, ezagutza hori funtsezkoa izaki osasun-zerbitzu osoari balioa emateko. Alfonso Gómez de Iturriaga Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuko mediku espezialistak, bestalde, prozesu onkologikoen osasun-emaitzetan oinarritutako kudeaketa azaldu du bere hitzaldian. cáncer… etc).
Bestalde, arreta integratuari dagokionez, Nagore Zarraonaindia Arreta Integratuko zuzendariak eta Jon Argote Trapagako Lehen Mailako Arreta Unitateko buruak azaldu dute zer-nolako eragiketa-baliabideak dituen ESIak arreta integratua lortzeko.
Konplexutasun handieneko ospitalea gara Euskadin, eta horregatik, teknologia- eta antolaketa-berrikuntzari asko erreparatu behar diogu, gure prozesuetan txertatu nahi badugu behintzat, baina ezinbestekoa da guretzat, halaber, egiaztagiriak lortzea, geure buruarekin zorrotzak izatea zientzia-elkarteen (Osasun Sistema Nazionaleko erreferentziazko zentro, zerbitzu eta unitateak, nazioarteko sareak, etab.) eskakizunen aurrean. Ildo horretan, jardunaldiak zenbait proiektu aurkezteko balio izan du:
- Neurozientzien arloan, Neurologia Zerbitzuko buruak (Alfredo Antigüedad) eta Edurne Ruiz de Gopegui neurokirurgiako mediku laguntzaileak parte hartu dute.
• Ama-haurren arloan, Itziar Astigarraga Pediatriako buruak eta Jorge Burgos Obstetrizia Ataleko buruak parte hartu dute.
• Farmaziaren arloan, Monike de Miguel Farmaziako buruak hitz egin du.
Jardunaldia amaitzeko, Erizaintzako zuzendari Pilar Sánchezek Ezagutzaren arloan izandako esperientzia aurkeztu du, batez ere erizaintzan egiten den talentu-kudeaketarekin lotuta; halaber, Kudeaketa Ekonomikoko zuzendari Elisa Gómezek osasun-sektoreko ekonomia zirkularraz hitz egin du bere mintzaldian. Gainera, ESIak hainbat neurriren bidez bere lan egiteko modua aldatu duela adierazi du. Izan ere, «honako elementu hauek lehenesten dira gaur egun: osasun-laguntza emateko ereduaren ekodiseinua, hornidura-katearen deskarbonizazioa eta estrategiaren beraren irismenaren ebaluazioa zerbitzuak kontratatzerakoan».