Elkartasunak berezko argiarekin egiten du distira Donostiako Gabonetan

binary comment

Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu dena Italiako Genova hiriarekin batera, bere espiritu solidarioen eta inklusiboena erakutsiko du Eguberri hauetan. Horretarako, Ekonomiaren Garapen eta Enpleguko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, adin guztietarako jarduera, hitzaldi eta tailer egitarau oso bat aurkeztu du; programa hau, hainbat erakunderekin lankidetzan eta Iberdrolaren babesarekin antolatu da.

«Donostia hiri solidarioa da, eta hala erakutsi du beti; eta orain ere, Gabonak hurbil ditugula, Donostiako profil jasangarriago, solidarioago eta inklusiboago bat erakutsi nahi dugu«, esan du Marisol Garmendia Garapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotziak. «Programa honekin bat egin duten pertsona eta erakundeei esker, eta Iberdrolaren lankidetza ezin estimatuzkoarekin, Donostiak Gabonetako jarduera-programa bat garatuko du, elkarbizitzan, elkartasunean eta horren antzeko balioetan oinarrituta. Horrelako balioak erabakigarriak izan dira Donostia Europako Gabonetako Europako Hiriburu izendatzerakoan, gizon-emakume guztiontzako eguberriak nahi ditugulako«.

Programa abenduaren 2an jarriko da martxan, Gabonetako Merkatuan bertan dagoen etxola solidariotik abiatuta; handik, irabazi asmorik gabeko hainbat eta hainbat erakunde igaroko dira Eguberrietako egun guztietan, eta egiten duten lana jendaurrean erakutsiko dute. Lehendabiziko elkartea Rodovid izango da (Euskadiko lehen zentro ukraniarra); eta, ondoren, ECO-Kafea, Zaporeak, Aita Mari eta Aspace igaroko dira elkartasun etxolatik.

Gainera

• Garbera Merkataritza Zentroaren laguntzarekin, zinemarako sarrerak banatuko zaizkie hainbat elkarteri
• Itsasontzi bidezko ibilaldiak egingo dira Urumea ibaian zehar, erakunde solidarioentzat.
• Adineko pertsonentzako trizikloko ibilaldiak hirukoiztu egingo dira
• Frantzia Pasealekuko plazan dagoen karpa gune solidario bihurtuko da, eta bertatik igaroko dira UNICEF, Caritas, Pausoz-Pauso, Zaporeak, Aita Mari, Kalapie, Aspace, AECC Gipuzkoan eta Gipuzkoako Jaiotzen Elkartea, aurten 75 urte betetzen dituena.