Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, E-MLSR (European Mid Life Skills Review – «Europa mailako adin ertainerako gaitasunen berrikuspena») proiektuaren bazkide laguntzaile moduan, Londresen izandako azken ekitaldian parte hartu zuen gainerako bazkideekin batera. Proiektuaren ebaluazioari eta «Value my Skills» tresnaren erabilgarritasunari ekin aurretik, jardunaldi bat egin zen, agenda politikoaren zentroan jartzeko adin gehiagoko langileei eman beharreko laguntza langile hauek lan-merkatuan planifikatu eta aurrera egin dezaten. Azaroaren 16an egindako azken ebaluazio-saioan, tresnaren ebaluazioari eta proiektuaren herrialde bazkide bakoitzeko lan-merkatuaren errealitatearen araberako egokitasunari ekin zitzaion.
Lanbideren batera, proiektu honetan, honako erakunde hauekin lan egin dugu: Prospektiker (Euskal Autonomia Erkidegoa), National Learning and Work Institute (Erresuma Batua), Saffron Interactive (Erresuma Batua), The University of Exeter (Erresuma Batua), Workers Educational Association WEA Finland/Työväen Sivistysliitto (Finlandia), Universita’ degli Studi di Milano-Bicocca (Italia) eta West University of Timi?oara (Rumania).