Azaroaren 30ean Influencerren Eguna ospatzen da. Sare sozialen erabileraren hedapenarekin, influencerrek garrantzi handia hartu dute, eta influencerren kopurua handitzeaz gain, jarraitzaileena ere handitu da.
Euskadin, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen erdiak (% 52,1) esan du influencer, youtuber edo gamerren bati jarraitzen diola. Gainera, % 24,4k adierazi du lehen figura horietakoren bati jarraitzen ziola, baina jada ez diola jarraitzen.
Ez dago alde handirik sexuaren arabera, baina bai adinaren arabera. 25 urtetik beherakoek gehiago jarraitzen diete influencerrei, youtuberrei edo gamerrei 25 eta 29 urte bitartekoek baino; azken kolektibo horretan, hiru pertsonatik batek adierazi du ez duela inoiz influencer, gamer edo youtuberrik jarraitu.
Euskal gazteriak gehien jarraitzen dituen influencerrak, youtuberrak edo gamerrak hauexek dira: Ibai Llanos, aipatuena (batez ere gizon gazteen artean), AuronPlay, María Pombo (emakume gazteek gehien jarraitzen dutena) eta Illojuan dira. Horien atzetik, aipamen portzentaje txikiagoekin, Sara Baceiredo, Jordi Wild, Ines Hernand, Ratolina, Telmo Trenado, Dulceida, Violeta Magriñan, Verdelis eta Andrea Compton daude.
Datu horiek Gazteen Euskal Behatokiak 2022ko azaroan online egindako inkesta batetik atera dira. Inkesta horretan 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko 3.000 gazteri baino gehiagori hainbat gairi buruz galdetu zaie.