Izena emateko epea zabalik: Erasmus+gazteria eta Europako Elkartasun Kidegoko programen Inklusio eta Aniztasun Estrategia berria 2021-2027

Izena emateko epea zabalik abenduaren 1etik 14ra arte. Formakuntza birtualaZoom plataforma

Erasmus+gazteria eta Europako Elkartasun Kidegoko programen Inklusio eta Aniztasun Estrategia berria 2021-2027

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Erasmus+gazteria eta Europako Elkartasun Kidegoko programen Inklusio eta Aniztasun Estrategia berria 2021-2027’ ikastaroa online. Kurtsoa Jorge Sáezek, Donostiako Eurodesk eta Europe Direct zentroko teknikariak eta Ainhoa Martínek, Donostiako Europe Direct teknikariak emango dute.

Ikastaroaren amaieran, bertaratuek jakingo dute zertan datzan Erasmus + Programen eta Europako Elkartasun Kidego 2022-2027ko Inklusio eta Aniztasun Estrategia berria, nork parte hartu dezakeen eta nola parte hartu.

Helburuak:

  • Estrategia honen berri, bere lehentasun berriak eta gazteen mugikortasun proiektuak garatzeko ekintzak ezagutaraztea.
  • Ekintza berriak garatzearen aldeko aurreko programetako partaideen artean esperientziak, metodoak eta hausnarketak trukatzea.
  • Gazteen mugikortasun ekintzen esparru berrian proiektu berriak sortzea bultzatzea.
  • Programetako eragile guztiak inplikatzea eta inklusioaren eta aniztasunaren aldeko konpromisoa areagotzea.

Informazio gehiago. Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

Izena emateko bete behar den formularioa

  • Formakuntza birtuala. Zoom plataforma
  • Noiz: 2023ko urtarrilaren 16an, 17an eta 18an
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara (15 ordu= 9 ordu linean + 2 ordu lineaz kanpo egunero)
  • Izena emateko epea: 2022ko abenduaren 1etik 14ra. FORMULARIO

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko abenduaren 1ean indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2022ko abenduaren 1etik 14ra
  • Ikasle kopurua: 20 lagun

 [email protected]

 94 4031645

Hartzaileak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten duten edo haiekin elkarlanean dauden pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan…). Gainera, inskripzioaren ordena ere kontuan hartuko da.

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak, aisialdiko elkarteak eta beste erakunde batzuk)
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.