Joan den azaroaren 30ean IV Topaketak. “Ikasleen Ahotsak” egingo da Bilbon (Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Sarrikon), UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonen Arretarako Zerbitzuak antolatuta.
DBHko 4 garren mailan eta Batxillergoan matrikulatuak dauden eta desgaitasunak eta premia bereziak dauzkaten ikasleei eta beraien familiei zuzenduak dauden topaketak dira eta Ikasle hauek unibertsitate ikasketak aukera bat bezala ikus dezatela daukate helburu bezala. Horretarako, desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleek beraien esperientzia eta ibilbidea partekatu zituzten unibertsitate aurreko ikasle hauekin eta beraien familiekin eta, aldi berean, unibertsitateak inklusioaren arloan duen konpromisoa eta dauzkan laguntzak eta baliabideak azaldu zizkieten.
Ikasle guztiek pozik agertu ziren eta eskerrak eman zizkioten UPV/EHUri emandako laguntzagatik. Joan Cruz Sesék erronka pertsonaltzat jotzen du bere dislexia, eta doktoretzaraino iristea gogobetetzea azpimarratu zuen. Joan Cruzek irakasleen babesa izan zuela esan zuen, eta ikasle hobea izaten gehien lagundu zuela. “Irakasleen feedback ona jasotzen duzunean, bete egiten zaitu”.
“Oso ondo daude UPV/EHUk ematen dituen egokitzapenak”. Irune Marcos Gómezi 8 urterekin diagnostikatu zioten arretaren defizita. Lehen mailako ikasketetan zailtasun handiak izan zituela azaleratu zuen. “Baina unibertsitatera iristen zarenean eta gustatzen zaizuna ikasten duzunean, bokazio bat duzu, azkenean ahalegintzen zara eta ikasketak motibazioarekin hasten dituzu”.
“Txikitatik bakarrik sentitu nintzen”. Iranzu Royo Ruizek bere hipoakusiaz hitz egin zuen. Gogoratzen zuen ingurunea ez zegoela prest bere beharretarako. “Unibertsitateak lagundu egiten dit, lehen aldiz behar bereziak lortu ditut”, Iranzu Royok kontatu zuenez, UPV/EHUtik entzungailu bat eman zionten hasieratik, “dena ondo entzutea eta ikasketetan aurrera egitea errazteko”.
Arantza Martínez Ikasleen zuzendariak azpimarratu zuen “ekimen hau oso garrantzitsua dela hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitate aurreko ikasleekin elkartzeko”. Bertan, unibertsitateak ikasle-kopuruaren aniztasunari erantzuteko dituen sarbideak eta laguntza-baliabideak ezagutaraztu zituen, “unibertsitate-ikasketetarako sarbidean aukera-berdintasuna bermatuz eta UPV/EHUk gizarteratzearen arloan duen konpromisoa agerian utziz”.
Ekitaldi hau UPV/EHUko III. Inklusio Planaren barruan kokatzen da. Planaren lehenengo ardatz estrategikorekin zuzenki lotua dagoelarik. I Ardatza bait da informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten.
Sortu zenetik, Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zerbitzuak hazkunde handia izan du. 2021-2022 ikasturtean, desgaitasuna eta/edo hezkuntza-premia bereziak dituzten 1047 ikasleri eman zaie laguntza, 513 emakumeri eta 534 gizoni, bai unibertsitatera sartzeari dagokionez, bai unibertsitate-ikasketak garatzeari dagokionez. Guztira, 3011 egokitzapen egin dira irakaskuntzan, azterketetan, irisgarritasunean, orientazioan, giza baliabideetan eta baliabide teknikoetan. Horrek esan nahi du aurreko ikasturtean baino 126 ikasle gehiagok jaso dutela arreta, eta igoera hori planaren indarraldiko ikasturte bakoitzean gertatu da. Izan ere, planaren hasieran, 2018-2019 ikasturtean, 787 ikasleri eman zitzaien laguntza. Hau da, aurreko ikasturtean baino % 12 ikasle gehiagok jaso du laguntza azken ikasturtean, eta 2018-2019 ikasturtean baino % 24,83 gehiagok.