Astekonomiak arreta jarri die hirugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoei eta KPIaren bilakaerari

Eustatek ostiralean argitaratutako hirugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoak dira Astekonomia laburpenaren ardatz nagusiak. Asteko balantzea adierazle ekonomiko garrantzitsuenekin eta KPIaren bilakaeran ere finkatzen dena.

Eustatek argitaratu duenez, euskal ekonomia % 3,8 hazi zen 2022ko hirugarren hiruhilekoan. Eskaintzaren aldetik egindako azterketak iradokitzen du hiru sektore nagusiek aldakuntza-tasa nabarmenak izan zituztela, bereziki zerbitzuetan ( % 4,3), merkataritza, ostalaritza eta garraioa barne hartzen dituen atalaren bultzadari esker ( % 9,9).

Bestalde, kontu ekonomikoek ere enpleguaren bilakaeraren zenbatespena eskaintzen dute. Estatistika horren arabera, urte arteko hazkundea % 2,0koa izan zen, 19.600 enplegu berri. Horrek esan nahi du euskal ekonomiaren lanpostu guztiak milioi bat inguru direla, eta 2008ko zifrak berreskuratu direla.

Azkenik, KPIaren adierazle aurreratua % 6,8koa izan zen azaroan, urrian erregistratutakoa baino puntu erdi txikiagoa. Bilakaera hori, batez ere, erregaien prezioen jaitsierak (nabarmen igo ziren 2021eko azaroan) eta elektrizitatearen jaitsierak eragin zuten.

Asteko laburpen hau, Ekonomia Zuzendaritzak «Astekonomia» izenarekin egina, minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren zabalkundea eta jarraipena errazteko.