Cepial Gasteizko enpresa bat da, eskuila industrialen sektorean aritzen dena. Duela 40 urte baino gehiagotik bi sektoretan aritzen da nagusiki: hiri-garbiketan eta industria-sektorerako neurrira egindako konponbideak fabrikatzen. 15 langile inguru ditu, eta sektoreko liderra da Estatu osoan, eta garbiketa prozesu osoa garatzen du, adibidez erraztatzeko eskuilak fabrikatuz edo garbiketa-orgak garatuz.
Hiri-garbiketaren sektorean, Cepialek esklusibotasun-kontratuak ditu garbiketaren sektoreko enpresa pribatu nagusiekin (FCC eta Ferrovial). Enpresa horiek arduratzen dira, adibidez, EAEko hiru hiriburuetako garbiketa-zerbitzuez. Sevillan, Gijonen edo Mallorcan ere baditu bere produktuak hornitzeko lehiaketa publikoen kontratuak.
Bestalde, Loramendi, Mercedes, Michelin edo Arcelor Mittal enpresentzat oso erabilera espezifikoak dituzten eskuilak fabrikatzen ditu Cepailek. Eskuila horiek neurrira egiten dira bezeroen beharrak kontuan hartuta, adibidez, tenperatura altuekiko erresistentzia izateko. Nazioarteari dagokionez, Cepialek eskuilak esportatzen ditu Belgika, Suitza, Portugal edo Maroko bezalako herrialdeetan. Aipatzekoa da Suitzan Europan liderra den Bucher ekortzeko makinen fabrikatzailearentzat lan egiten duela.
Cepialen etorkizuneko planetako bat “makinerian inbertitzea da, lehengaia erosten dugun kanpoko fabrikatzaileen mende ez egoteko”, Alfonso Pérez Fernández Cepialeko CEOak azaldu duenez. Hori dela eta, iaz SPRI Taldearen laguntza jaso zuten Renove Industria 4.0 programaren bidez. Gainera, enpresak TKgunerekin batera garatutako soluzio bat patentatu berri du: edukiontzien hanketan jartzen diren imanak dira, haizearen ondorioz eror ez daitezen.
SPRI Taldeak laguntza ematen dio euskal enpresari, laguntza-programen bidez, trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumen-trantsizioa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa errazteko. Aurkitu zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den programa.