2018az geroztik, 136 sustapen-programa babestu dira, guztira 68,34 milioi euroko gastu induzituarekin eta 35,2 milioi euroko laguntzekin.
Jatorri-deitura batek edo adierazpen geografiko babestu batek babestutako ardoak lagundu ahal izango dira, bai eta ardo-mahats barietatea edo barietateak adierazten dituztenak ere.
Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiaren agindua onartu du. Agindu horren bitartez, Mahastizaintza eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programa (ISV Sustapena) hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta komunikatzeko laguntzak deitu dira 2023rako. Kalkulatu da kanpoan sustatzeko jarduketak 12 milioi euroko zenbatekoan aurkeztuko direla; laguntza horien onuradunek finantzaketaren % 50 jarriko dute, eta gainerako 6 milioiak FEAGA funtsetik jarriko dira.
2023ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra garatutako jarduerak lagundu ahal izango dira diruz, eta mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearen lehiakortasuna hobetzera eta merkatuak ireki, dibertsifikatu eta finkatzera bideratutako programetan antolatu beharko dira. Hirugarren herrialde bateko merkatuko laguntzak urtebete iraungo du gehienez, kalitate desberdindu (JDB edo AGB) baten babespeko ardoenak izan ezik; azken horiek hiru urteko iraupena eduki ahal izango dute.
Laguntzok oso interesgarriak dira ardogintza-enpresetarako, eta sektoreak oso ondo baloratzen ditu, ardoak sustatzeko ahalegin ekonomiko handia egiten baitu.
Onuradunak
Hirugarren herrialdeetako sustapen-neurriak finantzatzeko eskaerak honako hauek aurkeztu ahal izango dituzte: ardogintzako enpresak, mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak eta horien elkarteak, profesionalen erakundeak eta lanbide arteko erakundeak, adierazpen geografiko babestuen eta jatorri-deitura babestuen kudeaketa- eta ordezkaritza-organoak, bi ekoizleren edo gehiagoren aldi baterako elkarteak edo elkarte iraunkorrak, haiek edo haien bazkideek egindako ardoak merkaturatzen dituzten kooperatibak, mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko enpresek soilik partaidetutako irabazi-asmorik gabeko elkarteak, eta hirugarren herrialdeetan produktuak eta merkatuak sustatzeko eta komunikatzeko jarduerak garatzeko eskumena duten erakunde publikoak, baldin eta laguntzaren onuradun bakarra erakunde hori ez bada.
Produktu motari dagokionez, sustapeneko esku-hartzearen xede izan daitezke kalitateko produktuak, zuzeneko kontsumora bideratuak, kategoria hauetakoren batean badaude: jatorri-deitura babestu baten babeseko ardoak, adierazpen geografiko babestu baten babeseko ardoak eta ardo-mahats barietatea edo barietateak adierazten dituzten ardoak.
Programak argi eta garbi zehaztuta egongo dira, eta hauek jasoko dituzte: helburu zehatzak, xede duten/dituzten hirugarren herrialdea/herrialdeak edo merkatuak, barnean dituzten ardo motak, gauzatu nahi diren ekintzak eta azpi-ekintzak, eta horietako bakoitzaren kostu zenbatetsiak. Proposatutako estrategiak bat etorri behar du programarako ezarritako helburuekin. Onuradunek bermatuko dute proposatutako kostuek ez dituztela gainditzen merkatuko ohiko prezioak eta kostuen neurritasuna betetzen dela. Sustapenaren mezuak produktuaren berezko nolakotasunean oinarrituko dira eta xede dituzten hirugarren herrialdeetan aplikatu beharreko araudira egokitu beharko dira.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
Gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz: diruz lagundutako azpi-ekintzaren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, dagokion programa gauzatzeko aldian zehar egiten direnak eta onuradunak ordainketa-eskaera egin aurretik ordaindu dituenak, organo eskudunak ezar ditzakeen salbuespenak izan ezik. Halaber, diruz lagundu ahal izango dira onuradunaren administrazio-gastuak, baldin eta ez badute gauzatutako programan diruz lagundu daitezkeen kostu guztien % 4 gainditzen.
Eskariak aurkeztea
Ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta komunikatzeko jardueren laguntza-eskaerak Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztuko dira, 2023ko urtarrilaren 15era arte. euskadi.eus helbideko egoitza elektronikotik aurkeztuko dira.
Eskaera izapidetzeko moduari, justifikazioei eta gainerako dokumentazioari buruzko zehaztapenak euskadi.eus helbideko egoitza elektronikoan daude eskuragarri:
«http://www.euskadi.eus/servicios/ (Erref.:1223001)
«http://www.euskadi.eus/zerbitzuak/ (Erref.:1223001)
Eskaera egin ondoren, izapideak elektronikoki egingo dira, helbide hauen bitartez: