Gobernu Kontseiluak 105.000 euroko partida bat onartu du gaur 2023ko ekitaldian komiki, eleberri grafiko edo irudidun albuma osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei laguntzeko dirulaguntzak emateko.
Aurkezten diren proiektuek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta ezin izango dira aurkeztu bildumen parte diren proiektuak, aldizkako argitalpenetara bideratutakoak edo hasi eta amaitu egiten diren kapituluak.
105.000 euroak bi modalitatetan banatuko dira:
-
- 15.000 euroko 4 laguntza komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat.
-
- 15.000 euroko 3 laguntza irudidun album edo liburu bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat.
Bi modalitateetan laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat gutxienez emakume batentzat.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da abenduaren 27tik aurrera. Onuradunek ebazpena jaso eta biharamunetik hasita hamabi hilabete izango dituzte behin betiko sorkuntza argitaratzeko eta liburua 6 hilabeteren buruan argitaratu beharko dute, ilustrazio-lana amaitzen denetik aurrera zenbatuta.
2022ko deialdian ere lau proiektu lagundu dira diruz komikiaren edo nobela grafikoaren modalitatean, eta hiru album edo liburu ilustratuen modalitatean.