813 metroko bizikleta zati berri batek Lesaka eta Bidasoako Bide Berdea modu seguruan lotzea ahalbidetuko du. Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 400.000 euro bideratuko ditu jarduketarako. Horri esker, txirrindularien segurtasuna hobetuko da, herriko hirigunea eta Otsango industrialdetik abiatzen den bizikletentzako ibilbidea modu seguruan lotuz. Gainerako inbertsioa, 754.827,10 euro osatu arte, Udalaren kontura izango da.