Hezkuntza Sailak akordioa lortu du Hezkuntza Sailaren menpeko sukalde eta garbiketako langileen negoziazio-mahaiko gehiengo sindikalarekin, langile horien plazak egonkortzeko prozesuaren oinarriei dagokionez. Mahai horretan ELA, UGT eta CCOO sindikatuekin sinatutako akordioak aukera ematen du sukaldarien eta garbiketako langileen lan-kategorietan eskainiko diren plazak egonkortzeko ezohiko prozesuaren deialdiaren oinarriak izapidetzeko. Plaza horiek meritu-lehiaketaren modalitatean eskainiko dira.
Lortutako akordioan oinarrituta, enplegua egonkortzeko ezohiko prozesu horrek pisu handiagoa emango dio lan-esperientziari, baremoan puntuagarriak diren gainerako merezimenduei baino.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak abenduan zehar argitaratuko du sukalde eta garbiketako langileei zuzendutako 480 plaza betetzeko deialdia, merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez.