Porrotx pailazo ospetsua, bere Txapas banaezinarekin batera, ospitalean agertu da gaur goizean, halla argitzen duen Gabonetako Arbola tradizionala pizteko eta Olentzeroren eta Jaiotzaren instalazioei ongietorria emateko, Pediatrian ospitaleratuta dauden haurrekin batera. COVIDaren pandemia dela eta, bi urtez ezin izan da halakorik egin, eta, 2022 honetan, Arbola pizteko tradizioak Ospitaleko halletik igarotzen diren pertsona guztiak berriz ilusioz betetzea ahalbidetu du.
Ondoren, gelaz gela joan dira biak, ASPANOVASeko ordezkariekin batera, opariak eta trikimailuak banatzen. Pediatriako eta Haur Onkologiako unitateak bisitatu dituzte, Arbola ikustera jaitsi ezin izan diren haurrak alaitzeko.
Urtero bezala, Mantentze, Segurtasun, Informazio Unitate eta Zeladoreen Zerbitzuak buru-belarri aritu dira gure Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIn Gabonetarako irteera ematen duen ekitaldi hau antolatzen.