Europar Batasunean bizi diren bezeroei kriptoaktiboekin eragiketak errazten dizkieten zerbitzuen hornitzaile guztiei aplikatu beharreko gardentasun fiskaleko arau berriak proposatu ditu Europako Batzordeak, kriptoaktiboen merkatuei buruzko Erregelamenduaren eta kapitalak zuritzearen aurkako arauen osagarri gisa.
Batzordeak aho batez onartu du EBko Kontseiluko Txekiar Errepublikako lehendakaritzak iragarri zuen akordioa, talde multinazional handientzat gutxieneko zerga-tasa eraginkorra bermatzen duen Batzordearen zuzentarau-proposamenari buruzkoa.
Europako Batzordeak hainbat neurri proposatu ditu EBko balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema modernizatzeko eta enpresentzat hobeto funtziona dezan eta iruzurraren aurrean erresilienteagoa izan dadin, digitalizazioa hartuz eta sustatuz.