Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaria eta Maider Larrañaga SOS Deiak 112 Zerbitzuko arduraduna elkarrizketatu dituzte gaur goizean Onda Vascan, Bilboko Txurdinaga auzoari buruzko «Auzoz auzo» programa berezi baten barruan. Konexioan, besteak beste, eremu horretan dagoen Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan egiten diren lanak azaldu dituzte.