Ostegun arratsaldean, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren zenbait ebazpen argitaratu dira Osakidetzaren webguneko 2018-19ko EPE atalean. Ebazpen horietan, 2018-19ko EPEren bigarren fasearen barruan hautaprobak egin dituzten hainbat kategoriatako lehiaketa-fasean gainditu dutenen zerrenda jaso da, puntuazioaren arabera.
Zehazki, Administrari Laguntzaile, Zerbitzu Orokorretako Gidari, Mantentze-lanetako Ofizial, Zeladore eta Zerbitzuetako Langile probak egin zituzten pertsonak Osakidetzaren webgunean sartu ahal izango dira proban lortutako emaitza egiaztatzeko.
Argitaratutako lanbide-kategorien emaitzen artean, hautaketa-prozesura hautagai gehien erakartzen dituzten bi kategoria daude: Administrari Laguntzaile kategoria (inskribatutako 17.158 pertsona) eta Zeladore kategoria (inskribatutako 20.633 pertsona).
Gaindituen zerrendak argitaratzen direnetik aurrera, interesdunek abenduaren 16tik abenduaren 29ra arteko epea izango dute lortutako emaitzen arabera hainbat jarduera egiteko.
Alde batetik, emaitzekin ados ez daudenek erreklamazio bat aurkeztu ahal izango dute, eta bestetik, gaindituen zerrendan daudenek, hautaketa-prozesuan jarraitu ahal izateko, nahitaez hainbat jarduera egin beharko dituzte, besteak beste gaindituen zerrendan sartu direla benetan egiaztatu beharko dute, eta eskakizunak eta merezimenduak deialdiaren oinarrietan ezarritako moduan aurkeztu beharko dituzte.
Jarduera horiek guztiak egiteko, Osakidetzak 2018-19ko EPEren aplikazioa jartzen du hautagaien eskura; sarbide elektronikoa Osakidetzaren webgunean egiten da, http://www.osakidetza.euskadi.eus ibilbide honetan: Enplegu publikoa -> Sartu aplikazioan