Ekitaldian Erasmus+ errekonozimendua banatu zaie 26 ikastetxeri, estrategia europarrean datozen 6 urteotarako hartu duten konpromisoarengatik. Gaur egun Euskadiko 70 bat ikastetxek –horien artean daude gaur Europar Batzordearen errekonozimendua jaso duten 26ak– parte hartzen dute Europako proiektuetan Erasmus+ programaren barruan.
Gainera, jardunaldian Europako Batzordearen hezkuntza-programa honek eskaintzen dituen aukera guztiak aztertu ahal izan dituzte, eta parte hartzeko moduak eta dirulaguntzak eskatzeko prozedurak ere azaldu dituzte.