Hogei bat kalejira inguruk Barakaldoko auzoak animatuko dituzte abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra

Udalak Giroa kultura programa abiarazi du, Gabonetako grina auzoetan kutsatzeko, hala nola Burtzeña, Errekatxo, Llano, Gurutzeta, Arteagabeitia, Arrontegi, Beurko-Bagatza, Desertu, San Bizente, Retuerto, Kastrexana, Lutxana eta Gorostitza auzoetan, eta hiriaren erdigunean. Emanaldien artean musika, zangaluzeak, dantza, txotxongilo erraldoiak, panpinak, orekariak, perkusioa eta patinei buruzko ikuskizunak izango dira, besteak beste.

Gabonak hemen dira eta, Olentzero eta Mari Domingi gure hirira heldu baino egun gutxi batzuk lehenago, auzoak Gabonetako magiaz beteko dira Giroa programa berriarekin. Doako hogei bat kalejirek animatuko dituzte auzoak abenduaren 23tik urtarrilaren 4a hainbat ikuskizunekin, hala nola musika, dantza, buruhandiak, txotxongilo erraldoiak, panpinak, orekariak, patinen gaineko saioak, etab. «Gabonak hirian eta auzoetan egotea nahi dugu. Oso Gabon bereziak dira, bi urtez horietaz guztiz gozatu ezinik ibili gara eta. Hortaz, guztiok Gabonetako asteez gozatu ahal izatea nahi dugu», adierazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteriako zinegotziak.

Giroa programak auzoak zeharkatuko ditu hala nola Burtzeña, Errekatxo, Llano, Gurutzeta, Arteagabeitia, Arrontegi, Beurko-Bagatza, Desertu, San Bizente, Retuerto, Kastrexana, Lutxana eta Gorostitza auzoetan, eta hiriaren erdigunean. «Udalerri dinamikoa eta dibertigarria nahi dugu, kaleetako jarduerek merkataritza eta ostalaritza bultza dezaten. Horrela sortu zen Giroa Gabonetako programazioaren barruan, bizilagunak egunero (asteburuetan izan ezik) ustekabean harrapatzeko, 18:30ean. «Egunero ikuskizun ezberdinak izango dira, auzo ezberdinetan. Horrela, programazio osoa ezagutzeko auzoz auzo joan edota auzoan bertan antolatutako programa ikusi ahal izango da, baina eskaintza askotarikoa eta entretenigarria izango da», adierazi du Canterok.

Gabonetako programazioa asteburu honetan hasiko da Schola Cantorum-en Gabonetako ipuinarekin, Barakaldo Antzokian. Une horretatik eta urtarrilaren 5era arte, hirian ehun bat ikuskizun izango dira Gabonaldia, Giroa eta 80ko hamarkadako Jaia edo Ace Barakaldo-Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkarteak antolatutako kanpai aurreratuen eskutik. «Gustu eta adin guztientzako planak daude, hortaz, Gabonetako magiaz kutsatzea eta ondo pasatzea besterik ez zaigu falta», adierazi du amaitzeko.

ABENDUAK 2022

BEURKO-BAGATZA
«ILUMINARIAS COLOSALES» Artea eta aisialdia (Toledo)

Ikuskizun harrigarria eta argitsua da. Txotxongilo erraldoiak (lau metro artekoak) argiztatzeko LED argiak erabiliko dira, eta musikaren erritmoa jarraituta mugituko dira.

ARTEAGABEITIA
«BOOM FISH» Artea eta aisialdia (Toledo)

Argi kalejira ikusgarria da, oso dibertigarria, argiz betetako arrain puzgarri erraldoiekin.

GURUTZETA
«Adarrak» Zirkozaurre (Euskadi)

Izaki mitologikoek kaleak beteko dituzte sorginkeria magikoekin.

ANAIEN PARKEA
«ATLANTIS» Alea Teatre (Murtzia)

Ikuskizun ibiltaria da, lau metroko itsas zaldiekin.

KASTREXANA
«GRANUJAS A TODO RITMO»

Musikari alproja batzuk dira eta mundu guztia dantzan jartzeko prest daude, Rhythm eta Blues erritmoetan. Jack eta Elwood txotxongilo erraldoiekin batera etorriko dira.

SAN BIZENTE
«MOONLIGHT JUGLEER» Todozancos (Bartzelona)

Zangaluze hauek grabitatea zalantzan jarriko dute beren malabarismoekin, akrobaziekin eta ezinezko saltoekin.

LUTXANA
«CHARLOTE DIXIE JAZZ BAND»

Kantabriako taldea 2013an sortu zen eta bere errepertorioan biltzen ditu Dixie eta New Orleans estiloetako alderdirik dibertigarrienak eta benetakoenak, gainera, Blues pixka bat ere erantsi du eta alaitasunez kutsatzen du, eztanda batez.

ZABALLA
«EQUUS» MG EKOIZPENAK (Santander)

Kalejira bisuala da, lau zaldi argitsurekin.

ARRONTEGI
«REBELDES DEL SWING»

Garaiko estiloaz jantzita, kutxa, dunbala, tronpeta, saxo tenorra, tuba eta saxo baritonoz osatutako seikoteak Benny Godman, Bill Halley edo Manhattan Transfer maisuen musika ikuskizuna eskainiko digu.

GURUTZETA
«CANDORE» Bambolea ekoizpenak (Madrid)

Zirkuari, musikari eta dantzari esker pertsonaiek beren trebetasunekin liluratuko gaituzte

GOROSTITZA
«MEDUSAS» El silo percusión (VALLADOLID)

Ikuskizunak kaleak kutsatuko ditu sumendi baten energiarekin eta erritmoarekin

URTARRILA 2023

ZUHATZU
«LE JAZZ BAND MR NOEL» Compagnie Les Enjoliveurs (Lunel-Viel, FRANCE)

Mr Noël eta bere bandak Gabonetako kantak joko dituzte gure belarrietan kilimak egiteko.

LLANO
«LA CUADRILLA DE LA TIA»

Banda zazpikote musikal batek osatzen du (kutxa, dunbala, tuba, tronpeta, tronboi, saxoa y teklatua) eta Mortadelo eta Filemón txotxongilo erraldoiekin batera, baita Bacterio irakaslearekin eta bere asmakizun sinesgaitzen gurdiarekin ere etorriko dira.

ERREKATXO
«PERCULIGHTS» Brincadeira konpainia (Bartzelona)

Ikuskizun honetan mugimenduak, perkusioak eta erritmoak argi eta kolore dinamikak sortzen dituzte.

BURTZEÑA
«FIEBRE DEL SABADO NOCHE»

Ikuskizuna 2010. urtearen amaieran sortu zen Kalejira dibertigarria 70. hamarkadaren amaierako eta 80. hamarkadaren hasierako musikaren erritmoarekin. Bost musikarik joko dute zuzenean, aktore batek musika anplifikadorea eramango du eta hiru txotxongilo erraldoi ere egongo dira.

URBAN
«SNOW SWING’N » Compagnie Swin ´n´ Soul (Loira, FRANCE)

Neguko pertsonaiek (izotzaren erregina, elurrezko panpina, hartz polarra, izei biziak, etab.) Gabonetako kantak joko dituzte swing, jazz eta rockabilly estiloetan.

RETUERTO
«CAILLECH» La nariz roja (Zaragoza)

Argitik etorritako bost pertsonaia ibiliko dira kaleetan barrena dantzatzen eta malabarismoak egiten.