Lau totem jarri ditu Garapen Jasangarria arloak auzoetan, barakaldarrek hondakinak modu egokian bana ditzaten bultzatzeko

Hondakinen gaikako bilketari buruzko beste sentikortze kanpaina bat jarri du martxan Barakaldoko Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala arloak, Ecoembes eta Ecovidrio enpresekin batera. Zehazki, lau totem ibiltari txadakatuko dira hiriko auzoetan, herritarrak birziklatzera eta birziklatzea modu efektiboan egitera bultzatzeko. Informazio panelez eta benetako hondakinez eraikitako kuboak dira.

Gaur goizean aurkeztu dute bigarren alkateorde Carlos Fernándezek eta Arloko zinegotzi ordezkari Alba Delgadok ekimena Santa Teresa plazan. «Herritarrak birziklatu beharraz jabetzea nahi dugu, bai eta hondakinak zein edukiontzetara bota behar diren jakitea ere. Bada oraindik hondakinak nola bereizi behar diren ez dakienik edo zenbait hondakin edo gauzekin zer egin behar den; horrela, bada, totemen bitartez zalantzak argitzea espero dugu. Birziklatzea ezinbestekoa da klima-aldaketaren aurkako borrokan», argudiatu du Fernándezek.

Binaka jarriko dira lau kuboak, eta hortaz, bi kokapen desberdinetan egongo dira beti. Eta gainera, auzoz auzo ibiliko dira, Barakaldoko sei zonalde desberdin hartuz. «Jende ugari dabilen lekuak dira, kuboak ahalik eta herritar gehienek ikus ditzaten. Diseinugatik eta tamainagatik erraz  identifikatuko dituzte, 2 metroko garaiera eta 1,20ko zabalera baitute», azaldu du Carlos Fernándezek.

Santa Teresa plazan (metroko irteeraren aldamenean) eta Gurutzetako plazan (ospitaletik hurbil) jarriko dituzte lehenengo totemak. Han egongo dira urtarrilaren 8ra arte. Hil bereko 9tik 22ra arte, Bide Onera plazan eta Clara Campoamor Zentro Zibikoaren inguruan; urtarrilaren 23tik otsailaren 12ra, berriz, Eguzkiagirre kalean (Zuhatzu ikastetxearen aurrean) eta Sor Juana Casajús plazan (Miranda etorbidearen eta Bondad kalearen arteko izkinan).

Kanpaina indartuko duen nobedadea bi informazio-guneak izango dira: batak, beirazko ontzi-hondakinak modu nola bereizi eta non utzi azalduko du (Ecovidrio), eta besteak, berriz, lerro hori eta urdinetako gaikako bilketa nola egin behar den, alegia, plastiko eta paperena, hurrenez hurren (Ecoembes).  Kasu bietan, bi mahai dauzkan karpa bat jarriko da, eta han, herritarrei harreta emango dieten bi ingurumen-hezitzailek joku soil eta dinamikoak eskainiko dituzte, komunikazioa arintzeko:  hondakinen erruleta, txapa tailerrak, hondakinak bereizteko jokua, e.a.

Era berean, bertako produktuen saski bat zozketatuko da, erakunde biei lotutako ontziratutako elikagai eta edariak dauzkana.  Saskiaren balioa 100 eurokoa da, eta egun bietan bildutako boletoen artean ausaz aukeratutakoari emango zaio saria.

Lehenengo informazio puntuak bihar, hilak 21, jarriko dituzte 10:00etatik 13:00etara, Gurutzetako plazan, eta ostegunean, hilak 22, 16:00etatik 19:00etara, Santa Teresako metroko irteeran.

IAZ, ESPERIENTZIA POSITIBOA
Iaz, 2021eko martxoan eta apirilean, Garapen Jasangarria eta  Ingurune Naturala Arloak birziklatzeari buruzko informazio- eta sentikortze-kanpaina bat egin zuen, lau totem horien erakusketa ardatz nagusitzat hartuta.

«Ekimenaren balorazioa positiboa izan zen.  Jende askoren arreta ernatu zuten, eta hondakinak bereizteari lotutako zalantza ugari argitzea lortu zuten.  Gainera, kuboak kalean egoteak birziklatzea sustatzearen aldeko mezu positiboa indartu zuen.  Horregatik erabaki dugu totemak bide publikoan berriro jartzea», adierazi du Alba Delgadok.

Aldez aurretik, prest jartzeko beharrezko lanak egin behar izan dira:  hondakinak ordeztea, egiturak pintatzea, sare berria jartzea, goiko aldean sareak jartzea, e.a.