Administrazio Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan sektore estrategikoetan, pertsonen zaintzan eta despopulazio-arriskuan dauden eremuetan lanbide-kualifikazioei lotutako prestakuntza- eta birkualifikazio-ekintzak garatzeko dirulaguntzen bigarren deialdia onartu du. Laguntza horiek Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantziaten dituzte (Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan); eta ia 4 milioi euroko zuzkidura izango dute.
Prestakuntza hori sektore eta esparru estrategikoetara, digitalizazio aplikatura, gaitasunetara eta enplegu berdeetara bideratu beharko da, bai eta Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoetara ere, horietan prestakuntza zeharkako ekintza gisa kokatzen baita.
Era berean, bileran dirulaguntzen deialdi bat jarri da abian, langabeen gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-programak egiteko (ekintzailetza eta landa-garapena bultzatzeko eta genero-arrakala murrizteko). Programa hau Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen da. Deialdi honek 4,2 milioi euro ditu.