MESHIND iaz sortu zen Azterlan zentro teknologikoaren eta Estampaciones Durango S.A. enpresaren arteko lankidetzaren ondorioz, eta laser cladding teknologiaren aplikazio industrialak garatzea du helburu nagusi. Oinarri teknologikoko enpresa bizkaitar honek soluzio aurreratuak eskaintzen ditu, konpainia industrialei lehiarako abantaila handiagoa ematen dietenak, beren produktuen diseinuan teknologia abangoardista aplikatuz.
“Gure teknologiak aukera ematen du aldaketa-estrategiak garatzeko eta produktuaren diseinua optimizatzeko”, azaldu dute, Durangoko enpresatik.
Enpresak hiru lan-ildotan ardazten du bere jarduera. Lehenengoa oso bideratuta dago osagai metalikoak laser cladding teknologiaren bidez prozesatzera (Laser Metal Deposition eta Extreme High Speed LMD), eta, aldi berean, laser bidezko soldadurako eta tratamendu termikoko gaitasunak barne hartzen ditu, osagaien gainazal aktiboen propietate mekanikoak optimizatzeko. “Kostu eta errendimendu aldetik lehiarako abantaila bat eskaintzen dugu”, azpimarratzen dute.
Bigarrena materialen ingeniaritzara eta produktuaren diseinura bideratuta dago. Bertan, ezagutza metalurgikoak eta material metalikoak eraldatzeko teknologiak menderatzeak aukera ematen dute irtenbide berritzaileak emateko hainbat industria-sektoreren behar espezifikoei, hala nola energia, balbulak, sektore petro-kimikoa, makina-erreminta, goratzea, forjaketa, automozioa edo trenbidea, besteak beste. Eta hirugarrena, balio erantsi handiko osagaiak lehengoratzearekin eta konpontzearekin lotuta dago . “Kasu horretan,perdoi dimentsionalak berreskuratzearekin; kaltetutako eremuak konpontzearekin materiala eremu kritikoetan indartzearekin dira helburu nagusiak”.
Lan-sistema berritzaile honek tokiko industriari eskaintzen dizkion abantaila nagusien artean konpainiek prozesu osoan jasotzen duten laguntza teknologikoa nabarmendu daiteke. “Balio erantsi handiko osagaiei soluzio eta aplikazio aurreratuak eskaintzen dizkiegu, geometria konplexuak, higaduraren mende egon daitezkeenak edo zehaztutako ezaugarri mekanikoak”. Era berean, beste onura bat bezeroaren neurrira egindako produktuaren diseinua da.
Konpainiak ere industria sektoreko enpresei ikertzaile talde baten laguntza eskaintzen die, bere lana merkatura bideratuta dagoena eta arazoei irtenbide zehatzak eskaintzen dutenak. “Garapen eta aplikazio aurreratura bideratutako I+G jarduerak bermatzen ditugu eta baita laser cladding izeneko teknologiaren aplikazio aurreratu”. MESHIND enpresak hainbat sektoretan egiten du lan, hala nola energian, aeroespazialean, automobilgintzan, nekazaritzan, trenbidean et makina-erreminta, beste askoren artean.
+info: meshind.com