EAEn euskara sustatzeko interesgarriak izan daitezkeen hainbat neurri aurkeztu dizkiegu herritarrei, eta guztiek herritarren gehiengo zabalaren babesa jaso dute, hurrenkera honetan: “administrazioak herritarrak aukeratzen duen hizkuntzan erantzun beharko luke beti” (%95 oso edo nahikoa ados), “euskaltegian euskara ikasi nahi duenari bere beharren araberako eskaintza egin beharko litzaioke” (%95), “enpresek edota entitate pribatuek herritarrak aukeratzen duen hizkuntzan erantzuteko edo atenditzeko ahalegina egin beharko lukete” (%90), “gazteek interneten euskaraz jardun dezaten, euskarazko eskaintza sustatu beharko litzateke” (%84), “euskararen ezagutza eta erabilera nagusi diren guneak eratu eta babestu beharko lirateke” (%84), “saltokietan ikur bat jarri beharko litzateke, bezeroak erosketak euskaraz egin ditzakela jakin dezan” (%78), eta, azkenik, “euskara zabaltzeko ezinbesteko tresna direnez, euskarazko hedabideak berariaz babestu beharko lirateke” (%78).